Izarraitz igeri elkartearen urteko batzarra izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 19a, 08:21
Izarraitz igeri elkarteak urteko batzarra egingo du ostegunean, azaroaren 21ean, Sindikatu Zaharreko areto handian. 20:00etarako egin du lehen deialdia, eta 20:15erako bigarrena. Honako hau izango da batzarreko gai zerrenda:\ \ • Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onespena, hala badagokio.\ • 18/19 denboraldiaren ekonomi balantzea.\ • 18/19 denboraldiaren kirol balantzea.\ • Igarobidezko gaiak.\ • Zuzendaritza batzordearen berriketa.\ • Izen-emate orriaren aldaketak.\ • Eskaera-galderak. \ \ Elkarteko kideei batzarrera joateko deia egiten die Izarraitzeko zuzendaritzak.