75. urteurreneko afariaz argibide batzuk

Azken egunotan jasotako dei ugariri erantzunez, Lagun Onak futbol taldearen zuzendaritzak, ohar honen bidez, zera jakinarazi nahi du: \ \ Futbol taldearen 75. urteurrena dela eta, azaroaren 29an Loiolako Kiruri jatetxean egitekoak garen ospakizun afaria garai guztietako Lagun Onak osatu dugun denontzat irekia dela. Hau da, oraingo eta lehengo jokalari, entrenatzaile, prestatzaile, zuzendaritzako kide, zaletu... Azken finean, Lagun Onak bizi, sentitu eta maitatu izan dugun azpeitiar eta ez azpeitiar guztiontzat. \ \ Afari honek zerikusirik ez duela maiatzeko azken larunbatean ospatzen dugun Lagun Onak Egunarekin, bertan orain familia osatzen dugun guztiok elkartzen baikara. \ \ Besterik gabe, lehengo eta oraingo kontuak astintzen zoragarri pasatuko dugula ziurtatuz, koloretan nahiz zuri-beltzean 75 urte luze hauetan familia honen parte izan zareten guztiok gonbidatu nahi zaituztegu afarira. \ \ Han ikusiko garelakoan, aurrez, mila esker denoi. \ \ Afaria, azaroak 29, 21:30ean izango da, Kiruri jatetxean, Azpeitian. \ \ Aupa Lagun!