Asteburuko emaitzak\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 2a, 19:47
Asteburuko emaitzak\ \ Aste honetan ere hainbat partidu jokatu dituzte gure taldeek. Gainera, abenduan sartu gara eta hilabetero lez beste zozketa bat dugu martxan. Oraingoan EgaƱa Gozotegiaren eskutik etorriko da oparia.\ \ Preferenteko mutilek larunbat goizean jokatu zuten Oriokoren aurka eta hiru puntuak batzea lortu zuten 2-0 irabazi ondoren.\ \ Erregional mutilek, berriz, aste honetan atsedena izan dute.\ \ Jubenil mutilen A taldeak launako berdinketa eskuratu zuen Urolaren kontra Zumarragan jokatutako partidan. B taldeak, berriz, 1-3 galdu zuen Eibartarrak A taldearen kontra.\ \ Kadete mutilek partida zaila zuten Soraluzeren aurkakoa eta etxekoak gehiago izan ziren 8-0 irabaziz.\ \ Infantil mutilek, Zumaiakoren kontrako partidan 3-2 irabazi zuten eta hiru puntuak, beraz, etxean gelditu ziren.\ \ #AupaIkas