Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 16a, 14:07
Iritsi gara ia urtearen amaierara eta gabonetako oporrak direla eta gure taldeek asteburu honetan jokatu dituzte aurten azken partidak. Datorren urtean berrekingo diote berriro ere partidak jokatzeari. Aste honetan, berriz, hauek izan dira lortu dituzten emaitzak:\ \ Preferenteko mutilek partida zaila zuten Beasainen aurka. Oso ondo hasi baziren ere, amaieran etxekoak gehiago izan ziren eta 4-2 galdu zuten.\ \ Erregional mutilek Urki izan zuten larunbateko partidan aurkari eta hemen ere etxekoak nagusitu ziren 5-2.\ \ Jubenil mutilen A taldeak Zestoaren aurka jokatu zuen partida eta etxekoak nagusitu ziren 6-0. B taldekoek derbia izan zuten Lagun Onaken kontra eta 0-4 galdu zuten. Ziur gaurde Kopan partida ederrak eskainiko dizkigutela bi taldeek.\ \ Kadete mutilek atsedena izan dute aste honetan.\ \ Infantil mutilek partida estua jokatu zuten Anaitasunaren aurka. Etxean 5-4 nagusitzea lortu zuten eta honenbestes hiru puntuak batzea.\ \ #AupaIkas