Izarraitzeko hamar igerilari izango dira Nazioarteko XXXVII. Eguberri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 25a, 21:16
Datorren igandean, abenduak 29, Nazioarteko XXXVII. Eguberri Txapelketa Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia jokatuko da Ordizian. Azpeititik hamar igerilari joango dira sariketan parte hartzera, eta proba hauetan lehiatuko dira:\ \ – Iñaki Etxeberria: 100 tximeleta, 50 libre eta 100 libre\ – Lander Uria: 50 libre.\ – Jurdan Arakistain: 50 libre. \ – Maialen Sudupe: 50 bizkar eta 100 bizkar. (EH selekzioa).\ – Asier Zulaika: 50 tximeleta.\ – Intza Odriozola: 50 libre.\ – Alazne Sudupe: 200 estilo.\ – Iker Aizpuru: 50 libre. \ – Maier Lizarzaburu: 50 bizker, 100 estilo eta 100 bizkar.\ – Elene Sudupe: 100 bizkar.\ \ Horietako bat, gainera, Maialen Sudupek, Euskal Selekzioaren deia jaso du eta, Ordiziako txapelketan, Euskal Herria ordezkatuko du. Horrek erakusten digu, egunero, isilean, sakrifizio eta entrenamenduak eginez gero, emaitzak eta horrelako dei pozgarriak iristen direla.\ \ Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dituzte, 10:00etan hasita, eta 18:30ean izango dira finalak. Txapelketa Ordiziko Majori igerilekuan jokatuko da eta bertara hurbilduko dira estatuko eta nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuk.\ \ Zorte on!