Aizkorriko inguruetan agurtu dugu 2019. urtea

Aizkorriko inguruetan eman genion 2019. urteari agurra. Eta 2020ko urte berriari Erloko tontorrean egin genion ongietorria. Aizkorriko ibilaldian 28 mendizalek parte hartu genuen, eta Erlora jende asko inguratu zen. Bi egunetan eguraldi bikaina izan genuen lagun. Urtero bezala, bi egunetan nahiko xanpain, ardo goxo, turroi eta abar dastatzeko aukera izan genuen, urtea ondo bukatu eta berria hobeto hasteko. Erlon, gainera, euskal presoen eskubideen aldeko argazki jendetsua atera genuen.\ \ Argazkiak ikusteko\ Aizkorri https://flic.kr/s/aHsmKt9ht7\ Erlo https://flic.kr/s/aHsmKt9tob