Gipuzkoako Taldeen Kopan lehiatuko dira Izarraitzeko igerilariak asteburuan

Asteburu honetan, urtarrilak 11 eta 12, Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da Irungo Azken Portuko kiroldegiko igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko infantilak, juniorrak eta absolutuak bertan izango dira, ahal duten posturik onena lortzeko asmoz.\ \ Txapelketako probak zapatuan eta igandean izango dira, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan banatuta. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 16:30ean.\ \ Izarraitzeko gizonezkoen taldea honako igerilariek osatuko dute: IƱaki Etxeberria, Asier Zulaika eta Iker Aizpuru.\ \ Nesken taldeko partaideak, berriz, honako hauek izango dira: Maialen Sudupe, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, June Zubizarreta, Judith Odriozola, Nora Uria, Maier Lizarzaburu, Nerea Urbieta eta Elene Sudupe.\ \ Animo eta egurre, ekipo!