Biele, Lagun Onakeko emakumeen futbolaren babesle berria

Biele Lantegia, Lagun Onaken Hirugarren Mailako taldearen babesle izateaz gain, klubaren emakumeen futbolaren babesle ofiziala ere izango da aurrerantzean. Izan ere, nesken infantil, kadete zein Erregional taldeak babestuko ditu datozen hiru urteetan.\ \ Mila esker Bieleri, futbolaz gain, Azpeitiko kirolaren alde apustu egiteagatik. Eredu zarete!