\"Eguna joan eta etorri\", irudi bera?

Gaur arratsaldekoa da honako irudi hau. Herritar batek bidali du Uztarriaren erredakziora, eta argazkian ikus daitekeenez, auto ilara sortu da Urola kalean, Burdinbidearen Euskal Museoaren aurrealdean. Auto pilaketa une baterako bigarren ilaran utzitako autoek eragindakoa dela salatu du argazkia bidali duen herritarrak. Hala dio argazkiari lagunduz bidali duen testuan: \"Eguna joan eta eguna etorri, gune hau beti berdin! Eta Udaltzaingoa?\". Antza denez, ez da halako irudia ikusi duen lehen aldia.