Larunbaterako manifestazioa deitu dute, 'Zaldibar argitu, langileak aurkitu, errauskailua gelditu' lelo hartuta

'Zaldibar argitu, langileak aurkitu, errauskailua gelditu' lelo hartuta, Azpeitian manifestazioa egingo da. Hain zuzen ere, larunbatean, otsailaren 22an, izango da, 18:30ean, herriko plazatik irtenda.\ \ Atzo, astelehena, arratsaldean Elkar-ekinek deituta bilkura irekia egin zen Sindikatu Zaharrean, eta bertan herriko hainbat talde eta norbanako bildu ziren; guztira, hogei pertsona inguru. \ \ Bilera horretan bildutakoek aste honetan Azpeitian bi ekintza egitea adostu zuten. Hain zuzen, honako hauek dira antolatu dituzten ekintzak: \ \ - Bihar, asteazkena, otsailak 19: 'Zer gertatzen ari da Zaldibarren?' izenburu hartuta, hitzaldia egingo da. Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan, eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohia izango da hizlaria.\ \ - Larunbatean, otsailaren 22an, berriz, manifestazioa egingo da, 18:30ean plazatik abiatuta.\ \ Aste honetan, herriko talde eta arlo desberdinetako kideekin harremanetan jarriko dira manifestazioaren antolatzaileak, mobilizazioak ahalik eta babes handiena izan dezan.