Fausto Garmendia hil da, Lagun Onaken entrenatzaile ohia

Fausto Garmendia, Lagun Onak futbol klubaren talde nagusiaren entrenatzaile izandakoa, hil da gaur, 73 urterekin. Bi denboralditan zuzendu zuen Garmendiak Lagun Onak, 1986-1987an eta 1987-1988an; Juan Ramon Olalde 'Kinttela'-ren lekukoa hartuz iritsi zen kargura, eta Ina Sagarzazuk ordeztu zuen gero. Erregional Preferente mailan jokatzen zuen sasoi hartan Lagun Onakek.\ \ Klubaren 50. urteurreneko liburutik hartutakoa da Garmendiaren argazki hau.