2024/02/24 15:30

I. Munduko Jolasak Azpeitian

I. Munduko Jolasak Azpeitian
Azoka Plaza, Azpeitia

Munduko jolas ezberdinak ezagutu eta beraietan jolasteko aukera; errespetuz, berdintasunean eta elkartasunez elkarrengana hurbiltzeko tartea; komunitate ezberdinetako Azpeitiko biztanleok elkarrekin harremanetan jartzeko parada izango dugu.

Warri, Bingoa, Xakea, Ludo, Dominoa eta hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dugu.

Etorri lagun artean edo familian eta arratsalde ederra pasako dugu txokolate beroz lagunduta.