Aktualitatea
Corrugados Azpeitiako 76 langilek sinatu dute azkenean kitatze-agiria
| atzo : 13:16 | Ekonomia
Kaleratze gutuna jaso eta gaur, asteartea, goizean lantegira finikitoa sinatzera joan direnean, ez dagoela kalte-ordaina emateko diru-sarrerarik adierazi diete eta hasieran ezin izan dute kaleratze agiria sinatu. Baina, eguerdirako kontua konpondu dute eta sinatzeko aukera izan dute.
Ekainaren 29an ospatuko dute erretiratuen Xoxoteko eguna
| atzo : 18:01 | Aisia
Parte hartu nahi duten jubilatuek izena emateko epea zabalik dute Baigera Ieko bulegoetan. Erretiratuak garraiatzeko, berriz, mendiko ibilgailuak beharko dituzte eta halakoen jabeei deia luzatu die Udalak, "lehenbailehen" udaletxean izena eman dezaten.
Azpeitia ezagutu nahi?
| atzo : 12:07 | Besterik
Lehiaketa Gaztea irratiko dida! programak jarri du abian. Gaur, ekainak 18, jarri dute martxan bozketa fasea, eta hilaren 27ko dida! irratsaioan jakinaraziko dute zein den bideo irabazlea.
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 3 (TipoBatNauk, alkatxofie, Betikue)
Mikel Salegi 'Kortatxo'-k entrenatuko du Zarauzko nesken futbol taldea
| atzo : 11:32 | Kirolak
2002tik Zarauzko lehen taldeko entrenatzailea izan den Joseba Zubizarreta Galtxa-k ere jubenilen taldea entrenatzeko ardura hartuko du. Urola Kostako Hitza-k Kortatxorekin hitz egin du.
Irakaskuntza metodologia berriak aztertu dituzte Urola Erdiko hainbat ikastetxek
| atzo : 10:45 | Hezkuntza
Bost ikastetxetako zuzendari, orientatzaile eta irakasleak bildu ziren maiatzaren 31n, Loiola Berrikuntzaren Ezagutza Gunea sarearen harira. Lan bilera dinamikoaren baitan, Mondragon Team Academy-ko irakaskuntza metodologiaren berri izateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleen ikuspuntua ezagutzeko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenek.
Asteburu oparoa azpeitiar igerilariena
| 2013-06-17 : 16:54 | Kirolak
Pasa den ostiral eta zapatuan taldeko infantil eta junior mailako igerilariek Eibarko San Juan Sarian ...
Zapatuan egin zuten Lapurdiko kostaldeko bigarren etapa
| 2013-06-17 : 22:25 | Kirolak
08:00etan 44 laguneko talde bikaina elkartu ginen Azpeitiko plazan, Lapurdiko kostaldea zeharkatzeko antolatutako bigarren ...
Sanjoanetarako beroketa ariketak
| 2013-06-17 : 18:18 | Festak
Festa giroan eman dute Urrestillan San Joan festak iritsi aurreko aste bukaera. Zapatu arratsadea herri kros jendetsuarekin hasi eta kantuan bukatu zuten eguna, Bentazaharreko Mutiko Alaien konpainia eta musikarekin; ordu ...
Auzolana Gaztetxean, asteartean
| 2013-06-17 : 17:39 | Besterik
Kaixo gazte!
Gaztetxe alboko gela bat eman digute duela oso gutxi, eta hori egiteko lanen ondorioz Gaztetxea txukundu beharrean dagoela uste dugu. Txukuntzeaz aparte lan asko dago egiteko, beraz, bihar ...
Metalgintzan greba, hitzarmenaren alde
Metalgintza arloko hitzarmenaren alde aste honetarako sindikatuek deituta dituzten mobilizazioen lehen eguna izan da gaurkoa, astelehena. ELAk aste osorako greba eta hainbat mobilizazio deitu ditu eta LABek, CCOOk eta UGTk ...
Futboleko maila desberdinen deialdiak
| 2013-06-17 : 14:36 | Kirolak
Ikasberri Kirol Elkartea hasi da dagoeneko futboleko hurrengo denborladia prestatzen. Horretarako, aste honetan maila desberdinetako ...
Agur ikasturteari
| 2013-06-17 : 11:46 | Hezkuntza
Herriko ikastetxeetako haur eta gaztetxoek bukatuta edo bukatzear dute 2012-13 ikasturtea, eta horren karietara jaialdiak egin dituzte Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Karmelo Etxegaraiko ikasleek joan den ...
Espanyolek irabazi du Iraurgi Cup 2013
| 2013-06-17 : 11:14 | Kirolak
Espanyol 3 eta 1 nagusitu zen Bilboko Athletic-en kontra, finalean. Guztira, hasierako kanporaketa fasean eta txapelketan 49 taldek hartu dute parte.
Josu Garcia, Garmendipeko bolo jardunaldiko irabazlea
| 2013-06-17 : 10:47 | Kirolak
Ekainaren 9an jokatu zen Gipuzkoako Bolo Txapelketako finala, Garmendipeko bolatokian, eta Garcia azpeitiarrak lortu zuen emaitzik onena. Ekainaren 22an Lehendakari Txapelketa izango da Azpeitian, eta Gipuzkoako Txapelketan sailkatu diren 64 jokalarik hartuko dute parte bertan.
Janari bilketa solidarioa
| 2013-06-17 : 10:15 | Gizartea
Atzo, igandea, Gipuzkoa eta inguruetako ehunka motorzale izan ziren Sanjuandegin, 'Kilo bat, irribarre bat' ekimenari babesa ematen. Izan ere, Janari Bankura eramateko elikagaiak bildu zituzten atzokoan, Espainiako Motorzale Solidarioek antolatuta ...
Otaegi eta Agirrezabala, Azpeitiko Erremonte Txapelketako irabazle
| 2013-06-17 : 10:09 | Kirolak
Atzo, ekainak 17, jokatu zen txapelketako finala Izarraitz pilotalekuan. Bi irabazleek Matxin III.-aren eta Labakaren aurka jardun zuten nor baino nor, eta 32 eta 40 garaitu zituzten. Agirrezabala izan da txapelketako erremontista onena.
Porrotxekin kalejiran Orkatzen 20. urteurrenean
| 2013-06-16 : 13:15 | Besterik
Azpeitiko Orkatz Kultur Elkarteak 20 urte bete ditu, eta asteburu honetan ospatu du urteurrena, ekimen batzuen bidez. Gaur (igandea) Porrotx pailazoarekin kalejira eta emanaldi jendetsua egin dute, ospakizunari bukaera emanez. Hemen hiru bideo.
Ekaineko Uztarria aldizkaria webgunean irakurgai
| 2013-06-14 : 19:15 | Komunikabideak
Eduki osoa irakur daiteke PDF formatuan, hemen.
Olatz Prat: "Amets txiki handi bat da proiektuaren parte izatea"
| 2013-06-14 : 19:05 | Kultura
Sortuko dira besteak egitasmoaren hirugarren biran hartuko du parte abeslari azpeitiarrak; lehen saioa gaur (ostirala) du, Beasainen. Aritz Mutiozabalek elkarrizketatu du, Urola Kostako Hitza-rako. Hemen elkarrizketaren bideoa eta edukia.
Iraurgi Cup 2013ren azken fasea zapatuan eta igandean jokatuko da, Garmendipen
| 2013-06-14 : 17:48 | Kirolak
Txapelketaren bukaeran, Iraurgi Cup kirol klubak herriko beste bi futbol elkarteei, Ikasberri Kirol Elkarteari eta Lagun Onak Futbol Klubari, omenaldia egin eta oroigarri bana emango die.











