Kaldereroek egin dute bisita

Uztarria.eus 2012ko ots. 13a, 11:55

Joan den zapatuan, hilak 11, karnabalei ongi-etorria emateko, Kaldereroen konpartsak kalejira egin zuen Alde Zaharrean. Hainbat haur, gaztetxo zein helduk hartu zuen parte kalejiran.

Joan den zapatuan, hilak 11, Kaldereroen konpartsak kalejira egin zuen. 19:30ean Aranatik abiatuta, Errebalera, Goikokalen behera Enparan kalera, eta handik Erdikalera eta Elizkalera joan ziren kaldereroak festa plazan bukatzeko. Hainbat haur, gaztetxo zein helduk hartu zuen parte kalejiran, eta gogotik astindu zuten zartagia.

Kaldereroek bi pieza errepikatu zituzten ibilbide osoan: Trapu zaharrak eta Kaldereroen martxa.

Herriko hainbat eragilek eta Udalak elkarlanean antolatu dute aurtengo Kaldereroen festa.