Hondakinak biltzeko sistema desberdinak aztertzen ari da Udal gobernua

Uztarria.com | Gizartea | Artikulua
2012-06-27 13:27

Zapatuan, hilak 30, Lapatxen ate irekiak egingo dituzte. Bertan, hondakinen tratamendua nola egiten den ikusi ahal izango da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu berri duen hondakinen kudeaketarako planaren berri emango du Juan Karlos Alduntzin diputatuak. 

Mikel Ibarzabal, Leire Etxaniz eta Ainhoa Beristain prentsaurrekoaren ostean.  Ikusi haundiago | Argazki originala

"Udalbatzak horrela onartuta, hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzearen alde egin behar da eta egungo birziklapen tasak hobetzeko sistema landu beharra nabarmendu da", esan du Leire Etxaniz zinegotziak gaur, asteazkena, emandako prentsaurrekoan. Azpeitiko udal gobernuak "ez du gaikako sistema desberdinen inguruko erabaki zehatzik hartu eta bilketa sistema desberdinak aztertzen ari gara", adierazi du.

Udaletxean ordezkaritza duten alderdi guztiek esandakoaren harira, "gaia patxadaz hausnartu behar delako, hondakinen bilketa sistema berriaren oinarriak adosteko, udaleko Ingurumen Batzordean abiatuko da irailean eztabaida". "Han adostasuna bilatu edo bilatzen saiatu ondoren, herritarrei eta eragileei luzatuko zaie proposamena". Etxanizek azaldu duenez, "Ingurumen Batzordean udaletxean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek parte hartuko dugu, eta alderdi guztien artean modu eraikitzailean lan egiteko beharra azpimarratu nahi da. Hala, azpeitiarrentzat hainbat ereduren artean egokiena zein den zehazteko". Gainera, mankomunitatea osatzen duten zazpi herrietarako bilketa sistemen inguruko bideragarritasun planak uztail erdi alderako egingo dituztela jakinarazi du Etxanizek.

Lapatxen ate irekiak

Etxanizen adirazi du, "prozesua gardena izan dadin, Azpeitiko Udal gobernua informazioa ematen saiatuko" dela. Hori dela-eta, "hondakinen inguruko batzarretan herritarrek egindako eskariei erantzunez", datorren zapatuan, hilak 30, Lapatxen ate irekiak egingo dituzte. Bertan, hondakinen tratamendua nola egiten den ikusi ahal izango da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu berri duen hondakinen kudeaketarako planaren berri emango du Juan Karlos Alduntzin diputatuak. 

10:30ean abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik Lapatxera, eta 12:30ean izango da itzulerako autobusa. Nahi duten herritarrek hartu dezakete parte ate irekietan, eta Etxanizek "saioan parte hartzera gonbidatu" ditu herritarrak.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia ekhine | 2012-06-27 : 23:50

ni atez atekoaren aldekoa naiz,
espero dut atez ateko sistema ere aztertuko dutela.
Baina, ematen du 5 edukiontzia soilik landu nahi dutela.

Erabiltzailearen aurpegia ekilikua | 2012-06-27 : 23:53

ba neri ondo iruditzen zait gaia patxadaz hartzie,
herri hontan eroitzen ari danakin. Eta, krisi ekonomikue eta konrketuki Corrugadoseatik ari naiz. Langiliek kalien daudenien huelga egiten, tema hau atzeratzie eta trankil hartzie ondo iruitzen zait.

Erabiltzailearen aurpegia ekipol | 2012-06-27 : 23:55

guztiz ados, tema hau baino askoz inportantieguek badaude momento hontan. Politikeuen ibiltzeko garaye ez du ematen, gutxiyo gure herriyen sortzen ari den zisma sozialakin greba honen konture.

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Oyarzabal Zubiaurre | 2012-06-29 : 11:29

Urrestillako baserri batean, pozo negro esaten dioguna dago, 10 urte auetan gainezka eginda dagoena, pelitikariak egon dira baserri horretan horrelako politikariek ezingo dute Azpeitia conpondu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa