Jesus Larrañaga zinegotziak dimisioa eman du

Uztarria.eus 2013ko urt. 22a, 20:24

Jesus Larrañaga.

EAJren bozeramailea izan da, oposizioan, eta alderdi horren alkategai izan zen 2011ko udal hauteskundeetan.

Uztarriak gaur, urtarrilak 22, jakin duenez, Jesus Larrañaga zinegotziak dimisioa eman du. Udaleko iturriek baieztatu egin dute albistea. Azpeitiko EAJk, berriz, ez du ez baieztatu, ez ukatu. "Ez dugu horri buruz ezer esateko", adierazi du Azpeitiko UBBren lehendakari Pello Elorzak.

Larrañaga EAJren bozeramailea izan da, oposizioan, eta alderdi horren alkategai izan zen 2011ko udal hauteskundeetan. Hona hauteskunde haien atarian Uztarria.com-en eman zuen elkarrizketa digitalaren eta Uztarria aldizkariak hauteskundeei eskainitako zenbaki bereziko elkarrizketaren edukiak.