Ehundik gora lagun Nekane Juradoren hitzaldian

Uztarria.eus 2014ko api. 3a, 11:48

Atzo, asteazkena, hitzaldia eskaini zuen Nekane Jurado (Pont de Suert, Lleida, Katalunia, 1958) Ekonomista marxista eta psikologoak, Sanagustin kulturgunean. 100 lagun inguru izan ziren bertan, eta desobedientzia ekonomikoa eta harreman ekonomiko berrien inguruan aritu zen Jurado. Elkar-ekin mugimenduak antolatu zuen hitzaldia.