Foru Aldundiko udalekuetan izena eman dezakete gazteek dagoeneko

Uztarria.eus 2014ko api. 7a, 12:50

14 eta 17 urte bitarteko gazteek apirilaren 11 bitartean eman ahal izango dute izena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak udako oporraldirako udalekuak antolatu ditu beste behin, eta 14 eta 17 urte bitarteko gazteek dagoeneko eman dezakete izena. 

Izena emateko azken eguna hilaren 11 izango da, eta hiru aukera jarri dituzte inskribatzeko: Gazte Informazio Bulegoan (943 15 71 60), Foru Aldundiko Bulegoan edo www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunean. Informazio gehiago behar duenak, Gazte Informazio Bulegora (Plaza Txikia) zuzendu behar du. 

7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoek izena emateko epea martxoan bukatu zen.