Ekainaren 14an irekiko da estali gabeko igerilekua

Uztarria.eus 2014ko mai. 27a, 12:36
Ekainaren 14an irekiko dute estali gabeko igerilekua.

Irailaren 14a arte egongo da irekita, eta egunero 11:00etatik 20:00etara izango da zabalik. 

Ekainaren 14an, zapatuan, irekiko da kanpoko igerilekua eta irailaren 14a arte egongo da zabalik. Egunero, astelehenetik igandera, 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. 

Aurten ere uda osorako txartelak izango dira eskuragarri, eta iazko prezioak izango dituzte. Hiruhilabeteko bonoei dagokienez, seme-alabarik gabeko edota etxean bizi diren 25 urtez azpiko diru sarrerarik gabeko seme-alabak dituzten familiek 182,36 euro ordaindu beharko dute. Aldiz, 17 urte bitarteko norbanakoek 74,26 euro. 17 urtetik gorako norbanakoek 108,68 euro ordaindu beharko dute hiruhileko bonoa, eta 25 urtetik gorako ikasleek eta jubilatuek 81,51 euro. Langabetuei, berriz, 70,64 euro kostako zaie sarrera, eta familia langabetuek 118,53 eurotan eskuratu ahal izango dute. 

Bonoa ez duten eta 17 urtetik gora dituztenek 6,10 euro ordaindu beharko dute sarrera. 17 urte bitartekoek, berriz, 4,75 euro. Eta langabe eta jubilatuek, 4 euro.

Hemen, estali gabeko igerilekuko iazko datu batzuk:

  • Igerilekuan %0,65 erabiltzaile gutxiago izan ziren (2012koarekin alderatuta).
  • Igerilekua zabalik egon zen 93 egunetik 33 eguzkitsuak izan ziren (2012an 93 egunetik 45 egun eguzkitsu).

  • Guztira, 35.829 sartu-irten izan ziren.