Pablo Turrillas izango da Lagun Onakeko lehen taldeko entrenatzaile berria

Uztarria.eus 2014ko eka. 11a, 11:51

Pablo Turrillas debarrak zuzenduko du Espainiako Hirugarren mailako futbol taldea datorren denboraldian. Hirugarren mailako eta Ohorezko Erregional mailako hainbat taldetan entrenatzaile aritutakoa da Turrillas.

Pablo Turrillasek hartuko du Asier Olaizolaren lekukoa, Lagun Onakeko lehen taldearen entrenatzaile postuan. Datorren denboraldian debarrak zuzenduko du Espainiako Hirugarren mailan ariko den Azpeitiko futbol taldea.

Turrillasek esperentzia handia du entrenatzaile moduan, bai Hirugarren eta bai Ohorezko Erregional mailetan. Besteak beste, Aurrera Ondarroa, Durango, Gernika, Anaitasuna, Arenas, Zarautz... taldeetan aritutakoa da entrenatzaile lanetan.