Plaza nola berritu erabakitzeko jarraipen batzordea gaur hasiko da lanean

Uztarria.eus 2014ko eka. 24a, 17:05

17:30ean da hitzordua, udaletxean. Herritar guztiak joan daitezke bilerara, jarraipen batzordean parte hartzeko.

Plaza nola berritu erabakitzeko jarraipen batzordea gaur, asteartea, bilduko da lehen aldiz, udaletxean. Bilera 17:30ean izango da, eta herritar guztiek har dezakete parte bertan. Ekainaren 13an, 14an eta 15ean egindako herri galdeketako datuei begira, plaza berritzeko proposamenak lantzen hasiko dira Udal ordezkariak eta herritarrak. 

Herri galdeketako emaitzak eta Udalak egindako balorazioa irakurgai, hemen.