Berriz ere martxan da 'Azpeitibili' ekimena

Uztarria.eus 2014ko ira. 1a, 14:06

Gaur, astelehena, hasi da ekimena, eta aurrerantzean astelehen eta ostegunetan egingo dituzte paseoak, 10:00etatik 11:30era bitartean.

Gaur, irailak 1, hasi da berriz Azpeitibili ekimena, eta interesa dutenek astelehen eta ostegunetan izango dute taldean oinez ibiltzeko aukera aurrerantzean. 10:00etan elkartuko dira udaletxeko arkupetan, eta 11:30ak bitartean egingo dituzte paseoak, Maider Aizpuruaren gidaritzapean. Parte hartu nahi dutenek bertara azaldu beharko dute egun eta ordu horietan. Eguraldi txarra egiten duen egunetan estalitako instalazioetan egingo dituzte paseoak.