Laugarren saria jaso du Berastegi Elkarteko gaztak Ordizian

Uztarria.eus 2014ko ira. 10a, 14:40

Finalerako hamalau gazta sailkatu dira, eta haien artean Azpeitiko bi hautagai egon dira: Berastegi Elkartekoa eta Argi Gazta Koperatibakoa.

Berastegi Elkarteko gaztak laugarren postua lortu du Ordiziako Gazta Lehiaketan. Lehen saria Segurako Ondarre etxeko Karmele Muruak lortu du; eta, bigarrena, Elgoibarko Mausitxak. Hirugarrena, berriz, ordiziarra izan da: Joseba Insausti.

52 gazta aurkeztu ditzute Ordiziako (Gipuzkoa) lehiaketan, eta finalerako hamalau hautatu dituzte. Hamalau horien artean, Berastegi Elkarteko gaztaz gain, Argi Gazta koperatibakoa sailkatu da.

Berastegi elkarteak beste aitorpen bat jaso du joan den asteburuan. Izan ere, Zumarragako (Gipuzkoa) Artzain Eguneko gazta lehiaketan bosgarren saria eskuratu zuen.