Berastegi Elkarteko gazta laugarren Gernikan

Uztarria.eus 2014ko urr. 28a, 10:49

Urriko Azken Asteleheneko azoka eta festa izan zen atzo, Gernika-Lumon. Ohiko legez, hainbat ekoizle saritu zuten atzokoan, eta gazta onenen sariak ere banatu zituzten. Azpeitiko Berastegi Elkarteak laugarren saria eskuratu zuen. Lehen saria Agiñigako (Araba) Larrabe gaztak jaso zuen; eta, bigarrena, Ilarduiako (Araba) La Lezek. Hirugarrena ere arabarra izan zen, Gereñuko Audikana anaiakena, hain zuzen.

Berastegi Elkarteko gaztak laugarren saria jaso zuen irailean Ordiziako Gazta Lehiaketan.

Argazkian ezkerretik aurrena da Berastegi Elkarteko ordezkaria. (Busturialdeko Hitza)