Bertan behera gelditu da biharko Txiki Biran saioa

Biharko, zapatua, antolatu zegoen Txiki Biran egitasmoaren baitako bigarren saioa bertan behera gelditu da, antolatzaileek hala erabakita. 

Ingurugiro Etxeko Hezurren Egia erakusketaren bisita gidatua eta Ekainberrik eskainitako historiaurreko biziraupen tekniken tailerra bertan behera gelditu da, antolatzaileek hala erabakita. 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zegoen zuzenduta biharko saioa. Egitasmoa aurrerago egiten saiatuko dira antolatzaileak.