Azpeitiko Kultur Mahaia
Hogei urte, milaka une
| 2013-06-10 : 14:24 | Kultura
Orkatz Kultur Elkarteak 20 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte datorren astebururako, hilaren 14, 15 eta 16rako. Bitartean, erakusketa jarri dute Sanagustin kulturgunean, eta hogei urte hauen laburpena egiten duten hainbat argazki (goiko bildumakoak batzuk) eskegi dituzte kulturguneko hormetan. Erakusketa hilaren 17a bitartean egongo da ikusgai.
'Oinkadak' emanaldia bertan behera uztea erabaki dute eguraldiagatik
| 2013-06-08 : 14:00 | Kultura
Eguraldi iragarpenek euri-jasak aurreikusten dituzte egun guztirako, beraz, gaur arratsaldean Alde Zaharreko kaleetatik zehar egitekoa zen kale ikuskizuna beste baterako uztea erabaki dute antolatzaileek —Juan Antxieta Musika Eskola, Lakrikun Antzerki taldea, Julian Barrenetxea Abesbatza eta Skandalue elektrotxaranga—. 150 bat herritarrek hartu behar zuten parte. Dena den, izango dugu bizitzaren gainean egindako egitasmo hau ikusteko aukera, beste egun batean egiteko asmoa baitute.
Azpeitiko Kultur Mahaiak egin du hileroko zozketa
| 2013-06-04 : 13:12 | Kultura
Eneritz Uranga, Kristina Uribetxeberria, Arantxa Olabarria, Andoni Aranaga eta Inazio Egaña bazkideei egokitu zaizkie hil honetako sariak. Eta ekaineko eskuko agenda ere atera du. Zu ere egin zaitezke bazkide, urtean 10 eurogatik eta, Kultur Mahaiari laguntzeaz gain, zozketetan parte hartuko duzu.
Ezinean: "Nekatu egin ginen eta deskantsua hartzea pentsatu genuen. Uzteko asmora ez gara inoiz iritsi"
| 2013-05-31 : 09:56 | Kultura
Sanjuandegiko festetako kartela irakurtzean jaso genuen ezustekoa. Bazirudien desagertu zirela, utzi zutela, baina ez. Hor egon dira, jarraitu dute isilean, arnasa hartu dute, indarberritu dira eta badatoz. Baina zeintzuk dira Ezineanen asmoak? Zer egin dute azken bost urteetan? Taldearekin egon gara Urrestillako Triku Musika Elkartean.
Kultur Mahaiko maiatzeko zozketen emaitzak
| 2013-05-03 : 15:48 | Kultura
Itziar Goenaga, Karmen Uzkudun, Monika Juaristi, Josu Uranga eta Oihana Elduaien bazkideei egokitu zaizkie liburu, disko, kontzertu eta antzerkietarako sarrerak. Zu ere egin zaitezke bazkide, urtean 10 eurogatik eta, Kultur Mahaiari laguntzeaz gain, zozketetan parte hartuko duzu.
Atera dugu maiatzeko eskuko agenda ...
| 2013-05-03 : 15:40
Atera dugu maiatzeko eskuko agenda. Eskura duzue uztarria.com/kultura eta www.azpeitikokulturmahaia.com webguneetan ...
12 Tribu: "Lehengo erara grabatu dugu diskoa eta asmatu dugula uste dugu"
| 2013-05-03 : 11:10 | Kultura
Ostiral gauetan entseatzen dute. Urrestillako Triku Musika Elkartean, beheko lokalean. 21:30ean hitzartzen dira 10 laguneko koadrila bat eta roots reggaea egiten dute. Ekain Artola eta Oihana Aldazabal kideekin egon gara eta elkarrizketa egin diegu ateratzear diren diskoaren harira eta bihar Sanagustin kulturgunean joko dutela probestuta.
Azpeitiko Kultur Mahaiak urte honetako lehen bilkura egin zuen atzo
| 2013-04-26 : 11:13 | Kultura
Hori baliatuz, Sanagustin kulturgunearen kooperatibako batzarra ere egin zuten. Kultur Mahaiari dagokionez 2012ko balantzea eta 2013ko aurrekontua onartu zituzten. Sanagustin kulturgunearen kooperatiban ere 2012ko balantzea eta 2013ko gestio plana onartu ziren, 23 lagun bilduta.
Kultur Mahaiaren eta Sanagustinen balantzeez eta aurreikuspenez aritzeko batzarra gaur
| 2013-04-25 : 10:00 | Kultura
Azpeitiko Kultur Mahaiak urte honetako lehen batzarra egingo du gaur (osteguna), 20:00etan, Baigera I aretoan. Sanagustin kulturgunearen kooperatibak hitzordu bera baliatu du urteko bere lehen bilkura egiteko.
Gaur Kimuaken ikusiko ditugun film laburren azalpenak
| 2013-04-10 : 15:57 | Kultura
Azpeitiko Kultur Mahaiko Erabaki produkzioak eta T3. Zine Kluba taldeek eta Sanagustin kulturguneak bi film laburren saioak antolatu zituzten. Aurrenekoa, Laburbira izenekoa, martxoan bota zuten. Bigarrena, gaur izango da, 21:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Bost film labur, ordubetean (bideoan, 'Voice over' iluntzean ikusiko den film laburretako baten trailerra)
Kultur Mahaiko apirileko zozketaren emaitzak
| 2013-04-06 : 00:01 | Kultura
Inazio Prat, Jon Irigoien, Ainhoa Irureta, Josu Plazaola, Yameli Prieto, Gorka Zabaleta eta Itziar Goenaga bazkideei egokitu zaizkie kontzertu, antzerki, film labur eta pailazoetarako sarrerak. Zu ere egin zaitezke bazkide, urtean 10 eurogatik eta, Kultur Mahaiari laguntzeaz gain, zozketetan parte hartuko duzu.
Itsasik 'Arteka Marteka' dantza ikuskizun berria plazaratuko du asteburuan
| 2013-03-22 : 10:49 | Kultura
Itsasi Euskal Kultur Taldeak formatu txikiko dantza emanaldia prestatu du. Koreografia berriak prestatu dituzte lan honetarako, baina azken urteetan taularaturiko dantzek ere osatuko dute ikuskizuna. 19:00etan hasiko da, Sanagustin kulturgunean.
Buruan bertsoak
| 2013-03-15 : 20:00 | Kultura
Ehunka bertso dakizki Roman Elosegik (Zaldibia, 1953). Haien artean, Imanol Lazkano eta Joxe Agirrerenak, gaur 'Gipuzkoako Hitza'-n kontatu duenez.
Kultur Mahaiko martxoko zozketak baditu zortedunak
| 2013-03-11 : 21:00 | Kultura
Joxe Sarasua, Ima Elortza, Maria Urbieta, Iosu Labaka, Inazio Prat eta Maite Kanpos bazkideei egokitu zaizkie bazkarrizketa, film emanaldi eta kontzertuetako sarrerak, eta liburuak. Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; 401 gara. Urtean 10 euro dira eta zozketak izango dituzu.
Laburbira eta Kimuak film laburren saioak botako dituzte Azpeitian
| 2013-03-08 : 12:37 | Kultura
T3. Azpeitiko Zine kluba, Erabaki Produkzioak eta Sanagustin kulturgunearen artean antolatu dituzte eta martxoaren 13an eta apirilaren 10ean —asteazkenak, 21:00etan— izango dira saioak, kulturgunean. Datorren asteazkenean Laburbirako film laburrak botako dituzte, haietako bat Erabaki produkzioaken 'Oinaze egoitza' da, eta apiriliean Kimuakekoak.
IƱaki Segurola: "Auzitan jartzean dago niretzat zer esana"
| 2013-02-23 : 11:00 | Kultura
Gogoeta laburrekin eta hizkuntza modu harrigarrian erabilita, "protesta moduan" ondu du 'Arrazoia ez dago edukitzerik'. Inor ez da salbu, bere burua ere ez, estalitako zikina agertzerakoan.
Kasik taldeak disko berriko kanta bat jarri du entzungai
| 2013-02-21 : 09:45 | Kultura
Atzerapenik ez bada, martxoan kaleratuko du Kasik taldeak 'Nora?' diskoa. Uztarriak taldearekin argazki-erreportajea egin du martxoko aldizkarirako.
Musika Bandaren karnabaletako kanta berria
| 2013-02-04 : 17:49 | Kultura
Borja Eizagirre bandako kideak moldatu du eta 'Gora karnabalak, miamol!' izena jarri diote. Atzo, igandea, Azpeitiko Musika Banda, Azpeitiko Argazki Elkartea eta Julian Barrenetxea Abesbatzak elkarrekin egin zuten Karnabaletako kontzertuan jo zuten aurrenekoz, Sanagustin kulturgunean. Bideoan duzuen hauxe da:
Kultur Mahaiko otsaileko zozketak baditu zortedunak
| 2013-02-02 : 10:00 | Kultura
Iñaki Rodriguez, Ana Segurola, Edurne Aizpuru, Jon Urrestilla eta Jose Anjel Iriondori egokitu zaizkie kontzertuetako eta ikuskizunetako sarrerak, eta liburuak. Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; 401 gara. Urtean 10 euro dira eta zozketak izango dituzu.







