Ekinbide kolektiboak

'Herriye' antzezlana

2022an, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 40. edizioaren harira, herri proiektu bat sortu zen: 'Herriye' antzezlana. Sormen prozesu bat izan da. Azaroan estreinatu zen lana; sei emanaldi eta zinema proiekzio bat egin dira, eta arrakasta izan du. 55 antzezle eta antzerkizale igo dira oholtzara, eta beste hainbatek jardun du lanean oholtza atzean. Bideoan, antzezlana osorik.

Kulturaz kooperatibaren Dapa batean jasota dago Herriye-ren prozesua.