Olite-Azagrara ibilaldia: autobus gehiago ipini dira eta lekua badago

Beraz, izena emateko epea irekita dago oraindik martxoaren 17ra arte, bulegoko orduetan, 10:30-12:30 bitartean.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak Olite (Erriberri)-Azagrara antolatutako ibilaldia dela eta, autobusa bete zelako lekurik ez dagoela esan zaio bati baino gehiagori.

Bigarren autobusa antolatu da eta badago lekua gehiagorentzako. Beraz, izena emateko epea irekita dago oraindik martxoaren 17ra arte, bulegoko orduetan, 10:30-12:30 bitartean.

Irteera, martxoaren 18an, San Martin egoitza aurretik, goizeko 08:30ean.

Prezioa: 30 euro.

Olitera iritsi 10:30 inguruan. Bertan upategi bat eta gaztelua bisitatu. Azagran, herria bisitatu ondoren, bazkaria, ondorengo bingo eta dantza eta guzti.

Arratsaldean etxerako buelta, Iruñean geldialditxoa eginik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide