Bigarren eginahala egingo du Geuk mugimenduak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko eka. 2a, 17:39

Ekainaren 12an kultur eragileak bildu nahi dituzte, bigarrenez, Durangoko San Agustin gunean. Guk Geure Kulturaz (GEUK) mugimenduak kultur sistemaren adar guztiak bildu nahi ditu, eta "euskal kultur sistema osasuntsuago eta sendoago baten aldeko Premiazko Neurrien Egitasmoa zehaztea" izango dute helburu.

Kulturaren adar guztiak bildu nahi dituzte, sortzaile, hartzaile, bitartekari erakunde... Sanagustin Kulturgunea eta Azpeitiko Kultur Mahaiak parte hartu zuten leku berean otsailaren 27an egin ziren aurreneko topaketetan.

Informazio gehiago, Iñigo Astinek BERRIA-n idatzitako artikuluan.