Ibilaldia, bisita gidatua eta historia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko uzt. 23a, 12:34

Orreagara (Nafarroa) irteera egin zuten, uztailaren 13an, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak, elkarlanean. Autobusez joan ziren Ibañetara (Orreaga), eta ibilaldia egin zuten Zestoako Agiro taldeko eta Nabarraldeko lagunekin batera. Ibilaldian Orreagako kondairak entzuteko aukera izan zuten partaideek, bertakoek kontatuta.

Bideoan, irteeraren laburpen bat.