Lizartzak eta Bastidak jaso dute 13 urtetik beherako bikoterik onenaren saria, Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko ira. 8a, 13:35

Maila bikaina dute Azpeitiko dantza sueltoko bikoteek, eta horren isla da han eta hemen lortzen duten sari pila. Joan zen ostiralean Zarautzen izan zen dantza suelto txapenketa, eta Jon Ibarzabal eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrak izan ziren garaile. Gainera, 13 urtetik beherako bikoterik onenaren saria Anaitz Lizartzak eta Itziar Bastidak azpeitiarrek lortu zuten.

Irailaren 5ean, Zarauzko Euskal Jaien barruan egin zuten santza suelto txapelketan hainbat sari lortu zituzten azpeitiarrek. 12 bikotek parte hartu zuten, eta honakoa izan zen sari banaketa:

-1.sailatuak: Jon Ibarzabal eta Larraitz Larrañaga, azpeitiarrak.

-2. sailkatuak: Ekain Uzkudun eta Laura Bastida, azpeitiarrak.

-3. sailkatuak: Aitor Uzkudun eta Leire Eizmendi, Errezilgoak.

Ondoen jartzitako bikotearen saria Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga bergararrek irabazi zuten.