'Lasa eta Zabala' filma eta Pablo Malo zuzendaria izango ditugu Soreasu antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko urr. 14a, 17:51

Donostiako Zinemalditik pasa ondoren, asteburu honetan hasiko dira filma zine aretoetan botatzen eta Azpeitian ere izango dugu. Ostiraletik astelehenera bitartean botako dugu. Gainera, asteleheneko saioan (20:30ean) filmaren zuzendaria izango dugu bertan, filma ikusi ondoren solasaldi txiki bat egiteko.


Asteburuan estreinatuko da Lasa eta Zabala filma eta Soreasu antzokian sei saio izango ditugu.

Ostirala: 21:30.
Zapatua: 19:00 eta 21:30.
Igandea: 19:00 eta 21:30.
Astelehena: 20:30. (ikuslearen eguna).

Gainera, Pablo Malo zuzendaria izango dugu gurekin filmaren gainean hizketan. Asteleheneko saioan izango da; horregatik aurreratzen da ohiko ordutegitik 20:30era. Aurrena filma ikusiko dugu eta ondoren Malorekin solasaldi txiki bat egingo.

Umeentzat 'Campanilla, hadas y piratas'

Aste honetan helduentzako film bakarra eskainiko dugu, baina gaztetxoentzako eskaitzarekin jarrituko dugu. Igandean, 16:30an izango da, ohi bezala. Campanilla, hadas y piratas, Peter Pan-en munduko pertsonaien inguruko filma da.