'Misterioa' diskoa zuzenan aurkezten hasiko da Mondocane

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko urr. 15a, 13:46

Hirugarren diskoa argitaratu berri du Mondocane talde azpeitiarrak, Misterioa izenarekin, eta diskoa zuzenan aurkezten hasiko dira datozen egunetan. Bi kontzertu lotuta dituzte: hilaren 18an Bukowskin joko dute, Donostian, eta hilaren 25ean Azkoitiko Matadeixen.

2005. urtean sortu zen Mondocane taldea, azpeitiar eta azkoitiarrez osatuta. Asier Gurrutxaga (baxua eta ahotsak), Haritz Amezua (kitarra), Imanol Beobide (bateria) eta Iñaki Odriozola (Ahotsa eta hammond teklatua). Musika jatorri ezberdinetatik elkartutako laukotea da. 

2014an kaleratu duten hau beren hirugarren diskoa da. Elektrika estudioetan grabatu dute, eta grabaketaren kronikak argitaratu zituzten Musika Zuzenean webgunean. Diskoa entzun eta jaisteko aukera ere badago webgune horretan. Nahi izatera, egin klik hemen.

2007an argitaratu zuten aurreneko lana: Ibai bideak. Bigarren lana 2011.urtean kaleratu zuten, orduan ere ur kontuekin lotutako titulua jarrita: UrAzala.