Abestea nahi duen orok irekita ditu Julian Barrenetxea abesbatzako ateak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko urr. 17a, 14:36

Julian Barrenetxea abesbatzak hasi du kurtsoa, eta hango kideek herritarrekin kontatu nahi dute aurrera egiteko. Abesteko gogoz dagoenak taldean sartzeko ateak irekita dituela jakinarazi dute. Ezagutza musikalik ez dela behar azpimarratu dute, gogoa izatea dela garrantzitsua. 

Entseguak Plaza Txikian dagoen Baigera gaineko lokalean egiten dituzte, astelehenetan, 21:00etatik 22:30era. Parte hartu nahi duenak, hemen ditu bideak: 96376455 telefonora deitu edo julianbarrenetxea@yahoo.es helbide elektronikora idatzi.