Azpeitiko Kultur Mahaia 'Azpimarra'-n, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko urt. 19a, 10:19

Herrietako kultur mugimenduak nola antolatuta dauden aztertuko dute gaur ETB1eko Azpimarra saioan. Horretarako, esperientzia zehatz batzuen berri jakin nahi dute, bertatik bertara, beraz, Azpeitiko Kultur Mahaia gonbidatu dute, besteen artean. 16:15etik aurrera izango da saioa.

Astrako eredua izango da azalduko duten beste bat, eta Guk Geure Kulturaz mugimenduko ordezkari bat ere izango da mahai inguruan solasean.