Hernanin, Azpeitiko kultur esperientziaz

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2021ko urr. 25a, 11:40
Enekoitz Esnaola Hernanin eskaini zuen solasaldian.

Enekoitz Esnaola Azpeitiko Kultur Mahaiko kidea Hernanin izan zen joan den larunbatean, Hernani burujabe egitasmoaren jardunaldietan Azpeitiko kultur komunitatearen artikulazioaz hitzaldia ematen (argazkian). Jardunaldietan energia, telekomunikazioa, etxebizitza edota zaintzari buruzko hitzaldiak ere izan ziren. Irailean Lazkaon izan zen Esnaola gai berdinaz hizketan, hango kultur elkarteak gonbidatuta.