Muñecasen kontrako kereila Azpeitian aurkezteko bidean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko ira. 1a, 14:13

Frankismoko eta diktaduraren ondorengo urteetako krimenak argitzeko Argentinan abian den prozeduraren barruan, Jesus Muñecas Guardia Zibilaren kapitain ohiaren kontrako kereila Azpeitiko epaitegian aurkeztea aztertzen ari direla esan du Carlos Slepoy abokatuak. 

Noticias de Gipuzkoa egunkarian egin dioten elkarrizketan, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak joan den apirilean iradokitako bideari eusteko asmoa dutela adierazi du Slepoyk. Orduan, Zararauzko koartelean egon zen garaiko tortura salaketengatik Muñecas Argentinara estraditatzeko eskaera atzera bota zuen Auzitegi Nazionalak, kereila Azpeitian aurkeztea proposatuz.