Erniarraitz
Lagun Onak taldea gora ta behera
| 2009-10-14 : 08:10
Lagun Onak taldea
gora ta behera
ibili dugu baina
zikloa bete da.
Guztiok ilusioz
kopa ikustera
joan ginen bai baino
ez galdu aukera
Haruntz hamabostero
joan behar gera.
Auskalo Urriak zer
| 2009-10-02 : 17:10
Udaran hartutako
jai eta oporren
ostean Iraileko
aldapa zetorren.
Krisiagatik aurten
inoizko gogorren.
beldur genion hila
pasa dugun arren
auskalo Urriak zer
pendiente dakarren!
# Lotura zuzena | Erantzunak: 8 (errezildarra, Bartolo, Motx...)
Euskal Herriko bertso txapelketa dator
| 2009-09-15 : 10:09
Euskal Herriko bertso
txapelketa dator
parte hartzen ez degu
herrikorik inor.
Bolada txarra hautsi
nahi badezu bizkor
urrian etorri ta
hasi zaitez gogor
lau urtera kantari
jardun zaitezke hor.
Irailean gaude-ta
| 2009-09-01 : 11:09
Irailean gaude-ta
urtero bezala
bertso-eskolara deia
egin behar hala!
Jakin jende berria
pozgarria dala,
nahi duenak badauka
aukera zabala
etorri edo blogean
idatzi dezala.
Etxean lagun bat dut izena du "krisi"
| 2009-08-14 : 14:08
Etxean lagun bat dut
izena du "krisi"
itsasoan marmokek
zizta ta ihesi
munduan A gripea
omen da nagusi
oporrak dira baina
kezkaz naiz ni bizi
aurre egin ezinik
hainbeste birusi.
pozik egongo gara oporrak hartuta
| 2009-07-30 : 10:07
Urte osoan egin
ondoren burruka
pozik egongo gara
oporrak hartuta.
Ezagutu lekuak,
jana ta zurruta,
seinale ona dela
zertako ezkuta
bueltan etorriz gero
indar berrituta.
Noizean behin gozatu mendiko patxara
| 2009-07-14 : 10:07
Noizean behin gozatu
mendiko patxara,
bestetan berriz brausta
sartu uretara,
mugitu herriz herriz
festatik festara.
Ondo aprobetxatzen
badezu udara,
benetan zoriontsu
sentituko zara.
# Lotura zuzena | Erantzunak: 9 (kanka, antton, Motx, Bartolo...)
Udarakin batera dator uztan hila
| 2009-06-30 : 15:06
Udarakin batera
dator uztan hila,
nere baratza hontan
hau landare pila.
Letxuga, tomatea
aza, perregila,
bertakoak goxoak
lortzen ez da zaila,
ostiral arratsaldez
jun plazara bila.
Zer botako zenduke sutan erretzera?
| 2009-06-15 : 15:06
Ekaina ere badoa
jadanik aurrera.
San Juan bezpera dator
belaxe gainera,
sua piztuko degu
betiko antzera
eta horri helduaz
dijoa galdera:
zer botako zenduke
sutan erretzera?
# Lotura zuzena | Erantzunak: 1 (manuel)
Maiatza agurtuta horra hor, Ekaina!
| 2009-06-03 : 08:06
Maiatza agurtuta
horra hor, Ekaina!
Ez al da datorrena
urtaro bikaina?
Arropaz bezain arin
diruz gabiltz baina,
jakingo dugu horri
aurkitzen ordaina,
senak aditzen baitu
nonahi jai-usaina.
# Lotura zuzena | Erantzunak: 1 (Bartolo)
Kaixo irakurlea eske natorkizu
| 2009-05-20 : 10:05
Kaixo irakurlea
eske natorkizu,
zeren internetikan
eskura badezu,
Uztarria.com
klikatu ezazu,
Erniarraitz blogeko
orrian naukazu...
irakurri ta gero
erantzun zaidazu!!!
# Lotura zuzena | Erantzunak: 4 (JUANTXO, manuel, xabier)
Garratz etorri zaigu aurten apirila
| 2009-04-16 : 11:04
Garratz etorri zaigu
aurten apirila,
eraman digulako
lagun zar hurbila.
Bertso munduak jaulki
duen malko pila,
biharko itxaropen
bihurtu dedila,
agur maixu haundia
eta esker mila.
# Lotura zuzena | Erantzunak: 1 (Laxaro Azkune)
'Bota bertsoa' ekimeneko sarituak
| 2009-03-17 : 09:03
Erniarraitzek antolatutako bertso astearen barruan, Bota bertsoa ekimena izan da aurten. Eta gero zer? gaiari bertsoa jarri eta herriko tabernetan jarritako kutxetan utzi edo e-postaz bidali behar zen. 30 bertsotik ...
»» Segi irakurtzen | Erantzunak: 1 (jone)
San Jose gerturatzen
| 2009-03-16 : 16:03
San Jose gerturatzen
ari den bezela
atzean geratu da
urtaro goibela
eta udaberriak
dakarren epela
jakin nahigabetuen
esperantza dela
beraz euren ametsak
bete daitezela.
Pasa dira lau urte
| 2009-03-03 : 12:03
Pasa dira lau urte,
hemen dira berriz,
gure botoen bila
gainera far-irriz,
batzuk traje urdinez
ta korbata gorriz,
aho-bizar haundirik
ez daukate berriz,
beteko ez dutena
lasai iragarriz.
# Lotura zuzena | Erantzunak: 1 (Motx)
Gure jai majikoak
| 2009-02-13 : 15:02
Gure jai majikoak
daudelarik hurbil,
pena eta tristurak
beharko dira hil.
Umorea gainezka
animoak pilpil,
gora freskotasuna
aupa neska-mutil,
baldin errutinaren
igesi badabil.
Bertso Aste
| 2009-02-02 : 18:02
Ez degu pasa horren
aste xuabea
kristoren zaparradak
ta haize grabea
berotzeko aukerak
badaude ordea
inauteri ta BERTSO
ASTEan marea
ez dezu izango hau
baino plan hobea
# Lotura zuzena | Erantzunak: 2 (Motx, turbix)
Tanborra eskuetan
| 2009-01-16 : 17:01
Eskerrak ez dauden ez
hemen zuen amak!
Tanborra eskuetan
zaudete edanak.
Erdi kalean, BRAUST!
eroritzen danak,
alperrikako ditu
aitzakia danak,
amaiturik bai daude
"PABES"aren lanak.
Urte zahar, urte berri
| 2008-12-30 : 09:12
Arau eta aroak
normalak bizitzan,
aldatzen ditugunak
euroan baldintzan.
Zaharra amaitzean
krisian gerizan
gauzak aldatu bitez
beharraren gisan,
berria ez dedila
zaharregi izan.
Bertso Parrandako finala: Aure eta Zapio
| 2008-12-22 : 22:12
2008ko Bertso Parranda iritsi da bere azkenera: finala baino ez da geratzen. Eta, final horretan Aure eta Zapio taldeak arituko dira nor baino nor.
Gonbidatuta zaudete zuek guztiok festa honekin ...
