Kultura

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi bereziak Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.com | gaur | Kultura

Bihar, ostirala, ate irekien jardunaldia izango dute. Eguneko hitzordu nagusiak arratsaldean izango dira: Zumaiako San Pedro Abesbatzak kontzertua emango du 18:30ean, eta Lourdes Odriozola historialariak Urolako Trenaren gaineko hitzaldia 19:30ean. 

»» Segi irakurtzen

Ostegunean, 21:30ean, 'Gartxot'

Erabiltzailearen aurpegia Ta3. zinekluba | 2012-05-15 | Kultura

Ikasturtea bukatutzat emana bagenuen ere, film honek pena merezi duela eta, aste osoko egitarauarekin bat eginezGartxot filma botako du ostegunean, hilak 17, Ta 3. zine klubak.

»» Segi irakurtzen

Bandaren kontzertua Sanagustinen

Joan den zapatuan, maiatzak 12, Azpeitiko Udal Musika Bandak maiatzeko kontzertua eskaini zuen, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Jende ugari bertaratu zen eta estilo desberdinetako kantuak entzun ahal izan zituzten. Besteak beste, Niño del Arrabal, Russischer marsch, Amapola, Gonna Fly Now eta Nothing else matters kantuak.

# Lotura zuzena

Lauroba taldeak disko berria kaleratu du

Uztarria.com | 2012-05-11 | Kultura

Ane Bastida Lauroba musika taldeko baxu jotzailea da, eta diskoaren emaitzarekin "oso gustura" gelditu dela esan du: "Hasieran genituen kantak asko aldatu dira estudiotik bueltan, eta oso gustura gaude emaitzarekin".

»» Segi irakurtzen

'Gartxot ekimena' Azpeitian maiatzaren 17tik 23ra bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2012-05-09 | Kultura

Euskal Kantuzaleen Elkartearen dei batek akuilu lana eginda sortu dute Gartxot ekimena, Azpeitiko Kultur Mahaikoek. Gartxot Itzaltzuko Bardoaren istorioarekin ikuskizuna prestatzeko gonbita jaso zuten: "Antzezleak, musikariak, dantzariak eta abeslariak beharko dira gutxienez". Hala, kultur taldeen artean hitz egin eta aurrera egitea erabaki zuten Lakrikun Antzerki Taldeak, Juan Antxieta Musika Eskolak ...

»» Segi irakurtzen

Eli Azurmendiren margolanak Sanagustinen

Sanagustin kulturgunean erakusketa berria ireki dute gaur. Eli Azurmendi donostiarraren margolanak jarri dituzte bertan, akuarelak eta olikoak, eta maiatzaren 27a arte egongo dira ikusgai. Azurmendiren lanik gehienen gaia, Sanagustinen jarri dituenetan bezala, mendia da. Webgune honetan ikus daiteke margolariaren ibilbidea.

# Lotura zuzena

Kultur Mahaiko bazkideen arteko maiatzeko zozketen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2012-05-04 | Kultura

Azpeitko Kultur Mahaiak hilero bazkideen artean egin ohi duen zozketa egin berritan, jarraian duzue emaitza. Hilabete honetan, zozketagaien artean aipagarria da herriko baserritarrek osatutako otarra zozkatu dugula, garaiko produktuekin betea. Urtebetean hiru zozkatuko ditugu, garai berri bakoitzeko bat. Otarrarena posible egin ahal izan da, Sanagustin kulturguneak baserritarrekin abian jarri duen proiektuarengatik, izan ere, herriko nekazarien produktuak eta garaian garaikoak erabiltzen hasia baitiago kulturgunea.

»» Segi irakurtzen

Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza | 2012-05-03 | Kultura

Bestalde, joan den apirilaren 21ean eta 22an, Juan Antxieta musika eskolako abesbatza Ripollen (Girona, Herrialde Katalanak) izan zen, eta bi kontzertu eskaini zituen han.

 

»» Segi irakurtzen

Lehengo eta oraingo Azpeitia alderatuz

Uztarria.com | 2012-05-03 | Kultura

Asier Sustaetak osatu egin du lehen hasita zuen lana. Hala, argazki bidez garai bateko Azpeitia eta oraingoa alderatu ditu hamar bat inguruko bideoan. Lehen hasita zuen hura bukatu gabeko proiektua zela adierazi zuen eta osatuagoa igo du oraingoan. Bideoan ikusi daitezke Azpeitian izan diren aldaketak.

# Lotura zuzena | Erantzunak: 3 (Zelailuze, Apek Iugelas, Juankar Arellano)

Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen bi erakusketa berri

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2012-05-02 | Kultura

Azpeitiko Argazki Elkarteak bi erakusketa berri jarri ditu abian. Maiatzaren 1ean hasi eta ekaina bukatu arte, sei argazkilariren lanak ikusi ahal izango dira herrian. Oraingo ...

»» Segi irakurtzen

Legen Beltza musika taldeak jarduna eten du

Uztarria.com | 2012-05-02 | Kultura

Hamahiru urteko ibilbidearen ostean, "laneko konpromezuak eta taldekideen distantziak" direla-eta jarduera mugagabe bertan behera uztea erabaki du taldeak. Dena dela, "hau ez da agur bat, gero arte bat baizik" esan dute. Ibilbidean bost disko kaleratu ditu Azpeitiko taldeak.

 

»» Segi irakurtzen

'Tren bidea' argazki lehiaketa antolatu dute aurrenekoz

Uztarria.com | 2012-05-02 | Kultura

Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak Azpeitiko Tren Museoko ekimenen programazioaren baitan, 'Tren Bide' argazki lehiaketa antolatu du.  Lanak entregatzeko epea irailaren 21ean bukatuko da.

»» Segi irakurtzen

Aitzealdenk! Zuzenean jaialdirako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.com | 2012-04-26 | Kultura

Ostiraleko kontzertuetarako sarrerak Ekain Artolari eta Eñaut Frantzesenari tokatu zaizkie. Zapatuko sarrerak, berriz, Mª Jose Arakistaini eta Inaxio Etxeberriari. Igandean Iratxe Etxeberriak eta Xanti Urangak kontzertuak ikusteko parada izango dute.

»» Segi irakurtzen

Asteartean ere zine emanaldia izango da Soreasun

Uztarria.com | 2012-04-26 | Kultura

Zapatuan, igandean eta astelehenean Luces Rojas eta Fucsia la minibruja filmak emango dituzte, Soreasu antzokian.

»» Segi irakurtzen

Irakurleen sari bikoitza Fernando Morillorentzat

Uztarria.com | 2012-04-25 | Kultura

Cartagenan (Espainia) Leonardoren hegoak liburuaren gaztelaniazko bertsioarekin (Las alas de Leonardo) Hache sariketako bigarren saria eman diote, eta Ikastolen Elkarteen JUUL sarietako bat ere, DBHko bigarren zikloari dagokion hirugarrena, azpeitiarrari eman diote ikasleek. "Ikaragarri pozik" hartu ditu sariok Morillok. Gaumin argitaletxean lantzen ari diren proiektu berriez ere hitz egin du Uztarriarekin.

»» Segi irakurtzen

Asteburu Musikal oparoak datoz

Uztarria.com | 2012-04-25 | Kultura

Zapatu eta igande honetan izango da ekimenik. Esaterako, zapatuan, hilak 28, Izarraitz Txistulari Taldeak eta kale animazioak girotuko dute Alde Zaharra, 19:30ean hasita. Igandean, berriz, Kitarra Taldearen txanda izango da. 12:30ean hasiko dute emanaldia, udaletxeko arkupetan.

 

»» Segi irakurtzen

Bertsotan kontatzeko hamaika ipuin jaso ditu Urko Egañak

Urola Kostako Hitza | 2012-04-24 | Kultura

Bertsolaritzaren eta literaturaren arteko zubia egiten saiatu da azpeitiarra, DVD batekin; gaur aurkeztu du lana, Donostian. "Hasiera batean pertsonala zen helburua: neure umeari ipuinak modu horretan eskaintzea. Baina azkenean beste bide bat hartu du proiektuak", aitortu du. "Lanaren beraren helburua bertsolaritza sustatzea, eta literatura eta bertsolaritzaren arteko zubi lana egitea ere bada, azken finean".

 

»» Segi irakurtzen

Elkartasun kantu lehiaketatik 'flash mob'-era

Erabiltzailearen aurpegia Herrira | 2012-04-23 | Kultura

Elkartasun kantu lehiaketako (http://uztarria.com/aktualitatea/1332350541) garailea Skandalue izan da azkenean, 'Distantziak laburtuz' abestiarekin. Publikoaren bozkak (http://uztarria.com/aktualitatea/1334596243) eta epaimahaiaren ...

»» Segi irakurtzen

Udaberriko bilduma onena

Uztarria.com | 2012-04-23 | Kultura

 

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta, hilaren 1ean egin zen XXXV. Udaberriko Argazki Rallya eta argazki bilduma onena Barakaldoko Alex Garairena izan da. Garaik aurten Azpeitian irabazten duen bigarren saria da; Gau Txori Argazki Rallya ere berak irabazi zuen-eta. Rallyko sari-banaketa zapatuan egin zuten. Honatx, Alex Garairen bilduma eta rallyaren ostean parte ...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Alex Garaik irabazi du udaberriko argazki rallya

Uztarria.com | 2012-04-20 | Kultura

Garaik aurten Azpeitian irabazten duen bigarren saria da; Gau Txori Argazki Rallya ere berak irabazi zuen-eta. Sari banaketa eta argazki rallyra aurkeztutako argazki guztien erakusketa bihar, zapatua, izango da, 18:00etan hasita, Tren Museoko proiekzio aretoan.

»» Segi irakurtzen

Emaitzak: 1250 | Orriak: 1 2 3 4 ... 60 61 62 63