Ezkia Hazparneko ikastolak 40 urte

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko mar. 9a, 16:14
Ezkia Hazparneko ikastolak 40 urte beteko ditu aurten. Badu meritua, Iparraldean euskarak ez baitu aitortza administratibo-instituzionalik. 1972an zabaldu zuten ikastola han, sei haurrekin. 2003an eraikin berria ireki zuten, eta 112 ikasle zituzten orduan. Egun, 150. Urraska-urraska doaz azpeitiarron senideak.