Azpeitiko efemerideak
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Honatx Imanol Eliasek efemeriden liburuari buruz esandakoa 2003an:
"Ezinezkoa da 1310ean sortutako Azpeitiko herrian gertatutako guztia jasotzea. Datu asko ezin dira ezagutu, eta idatzita gelditu direnak baino ez ditugu, baina hauen bitartez, herria bera ez ezik, herritarrak gehiago ezagutzeko baliagarriak iruditurik hasi genuen datu bilketa. Benetan lan luzea eta aspergarria bihurtu zaigu une askotan, baina etsi gabe osatzen joan gara. Gero, urtearen egun bakoitzean agertzen ditugun efemerideak aukeratzeak zaildu egin du oraindik eta gehiago gure lana, nolabait muga bat jarri nahi izan dugulako beraiek aipatzeko unean.
Urteetako lanaren ondorioa da orain argitaratu den liburu hau. Aurrez, sekula ez nuen pentsatu inoren eskuetara iritsiko zenik, eta alderdi honetatik nire eskerrik sutsuena agertu nahi diot Uztarria Kultur Koordinadorari, berak ere, nik bezala, ikusi duelako lan interesgarria izan daitekeela gure herria eta herritarrak ezagutzeko, urteetan zehar Azpeitiak eta azpeitiarrek bizi izan dituzten une gozagarriak eta nahigabetsuen berri jakiteko."
Azken efemerideak
- 2012-1-30. Imanol Lazkanok plazak utziko dituela iragarri zuen.
- 2012-1-27. Publizitate arloko Argia Saria eman zioten Klikmetroak.com kanpainari.
- 2012-1-25. Pariseko Auzitegi Korrekzionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri zion Iker Iparragirreri, ETAren logistika taldeko kide izatea leporatuta.
- 2012-1-20. Umeen danborradan Itziar Oiarzabal eta Maria Jesus Garmendia omendu zituzten, Erregeen kabalgatan egindako lanagatik.
- 2012-1-19. Danbor talde berri batek hartu zuen parte helduen danborradan: Oñatzbideko gastadoreen taldeak.
- 2012-1-19. Imanol Elias Odriozola idazle eta historialaria omendu zuen Azpeitiko Udalak helduen danborradan.
- 2012-1-18. Sanagustin kulturguneko mediateka inauguratu zuten.
- 2012-1-18. Iker Iparragirre azpeitiar presoa epaitu zuten Parisen eta sei urteko zigor eskaera egin zuten harentzat.
- 2012-1-12. Jose Luis Frantzesenak danborradako piezak pianorako moldatu zituen.
- 2012-1-12. Burdinbidearen Euskal Museoaren estatutu berriak onartu zituzten.
- 2012-1-11. Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak Azpeitiko Corrugados enpresak aurkeztutako Lana Erregulatzeko Espedientea onartu zuen, baina ez osorik. Hori dela-eta, 100 langile kaleratuko dituela iragarri zuen.
- 2012-1-10. Xanti Rodriguez argazkilariak 'Fotografia y cine de animacion' liburua aurkeztu zuen.
- 2011-10-6. Aurrerantzean igande eta jai egunetan herriko plazan ezingo zela autorik aparkatu iragarri zuen Udalak.
- 2011-10-6. Xabier Etxeberria 'Txapi' preso azpeitiarra absolbitu egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETAk Lakuntzako dantzalekuaren kontra egin zuen atentatuan ez zuela parte hartu ebatzita. Egunean bertan libre utzi zuten Etxeberria.
- 2011-10-3. Patxi Arotzarena, Hazparneko alkateordea, hil zen, 43 urte zituela.
- 2011-10-2. Gipuzkoako Ikastolen festa, Kilometroak, ospatu zen Azpeitian, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatuta. Jendetza elkartu zen herrian eta antolatzaileek oso balorazio positiboa egin zuten.
- 2011-10-2. Mikel Larrañaga aizkolaria hirugarren mailako Euskadiko txapeldunorde postuan gelditu zen, Aizarnazabalen.
- 2011-9-29. Agirreneko alokairu sozialeko etxebizitzen giltzak -hamazazpi- banatu zituzten udaletxean.
- 2011-9-20. Esnea saltzeko makina jarri zuten Azoka plazaren kanpoaldean.
- 2011-9-18. Lan Mobel ISBk saskibaloiko Euskal Kopa irabazi zuen herriko kiroldegian, Aurteneche Maquinaria Araba taldea 92-85 menpean hartuta.
- 2011-9-17. Emakumeen Txokoa inauguratu zuten, Izarraitz pilotalekuko beheko solairuan.
- 2011-9-16. CSN Brasilgo enpresak bertan behera utzi zuen Alfonso Gallardo Taldeari hainbat enpresa -tartean Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao- erosteko zuen akordioa.
- 2011-9-15. Alderdi guztiek adostutako adierazpen instituzionala onartu zuen Udalak udalbatzarrean, Corrugados enpresaren egoerarekin "arduratuta" azaltzeko eta langileei "elkartasuna eta babes osoa" adierazteko.
- 2011-9-13. Herritar bat hil zen Lasaon, traktorearekin istripua izanda. Hildakoa Ignazio Rezabal zen, 78 urtekoa, Zabalia-Berri (Munatxo) baserrikoa.
- 2011-9-11. 33 urte eta gero, Pako Aristik Urrestillako parrokiko organo-jotzaile izateari utzi zion.
- 2011-9-4. Angel Alberdi eta Atanasi Unanue, Arauntza baserrikoak, omendu zituzten Legazpiko Artzain Egunean.
- 2011-8-31. Iñaki Etxarte loiolatar deportatua atxiki zuten Venezuelan, beste bi deportaturekin batera Kubatik itsasontzi batean zihoazela.
- 2011-8-24. Lurraldebusek nekazal inguruetarako taxi zerbitzua martxan jarri zuen.
- 2011-8-19. Azpeitiko Udalak, Amaia Azkueren ustezko hiltzailearen atxiloketa zela eta, prentsa oharra kaleratu zuen Azkueren sendiari elkartasuna adierazteko.
- 2011-8-17. 17 urteko azpeitiar mutil batek Donostiako Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi zuen bere burua, Amaia Azkue emakume oriotarra berak hil zuela aitortuta. Azkueren gorpua 2011ko martxoaren 16an aurkitu zuten Nuarbeko Ibai-Eder urtegian.
- 2011-8-13. Gazte kristauen topaketen baitan, bigarren jardunaldiak izan ziren Loiolan. 5.000 gazte inguru elkartu ziren bertan.
- 2011-8-12. Mikel Labaka futbolariak Reala utzi eta Espainiako Lehen Mailako beste talde batekin, Rayo Vallecanorekin, sinatu zuen bi urterako.
- 2011-8-6. Loiolan Magis 2011 topaketak hasi ziren. Hainbat herrialdeetatik etorritako 3.000 gazte baino gehiago elkartu ziren bertan.
- 2011-8-5. Iurgi Caminos aurkeztu zuen Iraurgi SBk, Lan Mobel taldeko entrenatzaile berria. Jon Txakartegiren lekukoa hartu zuen Caminosek.
- 2011-7-30. Julian Barrenetxea Abesbatzakoek eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideek bota zuten 2011ko saninazioetako txupinazoa.
- 2011-7-28. Ehun urtetik gorako bost herritar omendu zituzten udaletxean: Albina Arregi, Juan Aranburu, Mari Cruz Aizpuru, Josefa Olaizola eta Jesusa Aranguren.
- 2011-7-27. Landu enpresa itxi izana salatu zuten langileek eta bazkideek. Maiatzaren 5ean itxi zituen ateak Juan XXIII auzuneko lantegiak
- 2011-7-22. Sanagustin kulturgune osatua martxan jarri zuten, Kultur Mahaiak kudeatuta eta, besteak beste, ostalaritza zerbitzuarekin.
- 2011-7-21. 'sanagustinkulturgunea.net', Sanagustin kulturgunearen webgunea, martxan jarri zuten.
- 2011-7-10. Lagun Onak Mendi Bazkunak bigarren postua lortu zuen mendi lasterketen Euskal Herriko taldekako txapelketan, Zumaian. Jexux Zelaia aurrena izan zen beteranoen sailkapenean.
- 2011-7-4. Athletic-ek Mikel Orbegozo azpeitiar futbolaria fitxatu zuen, Espainiako Bigarren B mailako taldean aritzeko, Realarekin zuen kontratua agortuta.
- 2011-7-3. 2010eko garaipena errepikatuz, Aitor Osa izan zen aurrena Lagun Onak MBk antolatutako III. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikalean. Ana Condek irabazi zuen emakumeen proba.
- 2011-7-2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Diputazioak Azpeitian, Sanagustin kulturgunean, egin zuten 2011.eko bilkura ibiltaria.
- 2011-7-1. Sutea izan zen Done Jakue kaleko Martintxo pintura dendan. Jabeak erredurak izan zituen eta helikopteroan eraman zuten erietxera.
- 2011-6-30. Oihane Amenabarrek Salamancako (Espainia) Genero Beltzeko Ipuin Laburren I. lehiaketaren saria jaso zuen, 'Creación infantil' lanari esker.
- 2011-6-29. Kilometroak 2011ko abestia eta bideoklipa aurkeztu zituzten. Pako Aristiren letrarekin, Ze Esatek! taldea musika eta ahotsa jarri zizkion, Olatz Pratekin, Juan Antxieta Abesbatzarekin eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleekin batera.
- 2011-6-29. Kepa Peñagarikano pilotariak bi urterako kontratua sinatu zuen Aspe enpresarekin, aurreko hamar urteetan Asegarcerekin jokatu ondoren.
- 2011-6-28. Iñaki Errazkin Vitoria, Azpeitiko alkate ohia, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren kabinete buru izendatu zuten.
- 2011-6-19. Sevilla taldeak irabazi zuen I. Iraurgi Cup-a, alebin mailako futbol txapelketa, Bartzelonako Espanyolen kontra Garmendipen jokatutako finalean. Neurketa 4-4 bukatu zen eta penalti jaurtiketen bidez erabaki zen azkenean.
- 2011-6-17. Urriaren 2ko Kilometroak festarako metroak babesteko ekimena abian jarri zuen Azpeitiko Ikastola Ikasberrik Interneten, 'Berria'-ren babesarekin: 'klikmettoak.com'.
- 2011-6-17. Iñaki Mariñelarena zumarragarrak irabazi zuen XXIX. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa.
- 2011-6-12. Garazi Gurrutxagak eta Asier Ibargurenek dantza solteko Bikote Gazteen Euskadiko Txapelketa irabazi zuten, Bergaran. Bigarren tokia ere azpeitiarrentzat izan zen, bezperan Gipuzkoako txapela jantzi zuten Maialen Aldalur eta Amets Amubietarentzat, hain zuzen.
- 2011-6-11. Eneko Etxeberria (Bildu) alkate izendatu zuten, 2011-2015 agintaldirako Udalbatzarraren eraketa ekitaldian.
- 2011-6-11. Maialen Aldalurrek eta Amets Amubietak dantza solteko Gipuzkoako Bikote Gazteen 56. Txapelketa irabazi zuten, Trintxerpen. Hirugarren postuan beste azpeitiar bikote bat sailkatu zen, Garazi Gurrutxagak eta Asier Ibargurenek osatutakoa.
- 2011-6-8. Udalerriaren 700. urterreneko liburu bilduma osatzeko falta ziren bi lanak aurkeztu zituen Udalak: Mikel Aizpururen Antzinako Azpeititik, Azpeitia berrira eta Lola Valverderen Familia, ezkontzak eta genero harremanak Azpeitian.
- 2011-5-22. Bilduk irabazi zituen udal hauteskundeak, gehiengo osoarekin. 4.333 botorekin, 11 zinegotzi lortu zituen Bilduk; EAJk 2.219 boto eta 5 zinegotzi; eta Hamaikabatek 483 boto eta zinegotzi bat. Aralarrek, PSE-EE eta PPk ez zuten ordezkaritzarik lortu Azpeitiko Udalean.
- 2011-5-22. Jose Felix Zubizarreta azpeitiarra Iban Resano nafarrari nagusitu zitzaion, herriko zezen-plazan jokatu zuten aizkora apustuan.
- 2011-5-19. Brasilgo CSNk eta Alfonso Gallardo Taldeak, Azpeitiko lantegien ordura arteko jabeak, Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao enpresen salerosketa itxi zutela jakinarazi zuten.
- 2011-5-17. Uztarria Komunikazio Taldeak maiatzaren 22ko udal hauteskundeetara aurkeztutako alkategaiekin mahai-ingurua egin zuen Sanagustin kulturgunean. Jesus Larrañagak (EAJ), Eneko Etxeberriak (Bildu), Juan Karlos Arellanok (Aralar), Iñaki Uribek (PSE-EE) eta Aitor Arangurenek (Hamaikabat) hartu zuten parte mahai-inguruan. PPren hautagaiak, Manuel Palaciok, ez zuen parte hartu, Uztarriak luzatutako gonbidapenari ez baitzion erantzunik eman.
- 2011-5-14. Izarraitz gaztandegiak gazta artisauen Lactium lehiaketa irabazi zuen.
- 2011-5-14. Lagun Onak futbol taldeko nesken taldeak Erregional mailako Kopa irabazi zuen. Garmendipen jokatutako neurketan, 4-2 nagusitu zitzaion Azpeitko taldea Zumaiakori.
- 2011-5-12. CSN Brasilgo enpresaren ordezkariak Azpeitian izan zirela jakinarazi zuen Julian Eizmendi alkateak eta, 2010eko abenduan iragarri zuten bezala, Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao lantegiak erosiko zituztela.
- 2011-5-6. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bildu koalizioak maiatzaren 22ko hauteskundeetan parte hartu ahal izateko bidea ireki zuen, Auzitegi Gorenak ebatzitako debekuaren kontra Bilduk jarritako helegitea aintzat hartuta.
- 2011-5-5. Udalak, lehiaketa bidez, Kultur Mahaiaren kooperatibari adjudikatu zion Sanagustin kulturgunearen kudeaketa.
- 2011-5-4. Hutsik geratu zen 2011ko Joxe Takolo Beka, proiekturik ez zelako aurkeztu.
- 2011-5-1. Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen Bildu koalizioak maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako aurkeztutako 254 zerrendak, tartean Azpeitikoa, Espainiako Abokatuak eta Fiskaltzak aurkeztutako inpugnazioak ontzat emanez.
- 2011-4-28. Bezperan Estatuaren Abokatuak egin bezala, Espainiako Fiskaltzak ere Bilduren maiatzaren 22rako udal eta foru hauteskundeetarako zerrenda guztiak inpugnatu zituen Auzitegi Gorenean, baita Azpeitikoa ere.
- 2011-4-27. Espainiako Estatuaren Abokatuak inpugnazioa aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean Bildu koalizioak 2011ko maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztutako zerrenden kontra, tartean Azpeitikoa.
- 2011-4-17. Bolatoki berria estreinatu zuten Garmendipen, Azpeitia Hiria I. Bolo Txapelketa jokatuz.
- 2011-4-9. Uztarria Komunikazio Taldeak Enkarna Arregiri eskainitako liburuxka biografikoa aurkeztu zuen. Alex Silvak idatzi zuen lana.
- 2011-4-2. Parrokia ondotik Erdikalera doan kantoiari Julian Barrenetxea izena jarri zioten, musikariaren heriotzaren 50. urteurrena betetzen zen urtean.
- 2011-3-27. Hassan Mahboob Bahraingo keniarrak (29:37) eta Geofrey Kusuro ugandarrak (29:42) Mariano Harok 1977an Tolosako zezen-plazan 10 kilometrotan jarritako marka (29:52) ondu zuten zezen-plazan, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko antolatzaileek prestatutako kirol jaialdiaren barruan.
- 2011-3-26. Stanley Biwot keniarrak XVIII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irabazi eta lasterketaren marka berria ezarri zuen: 1:00:23. Emakumeen artean ere keniar bat izan zen nagusi, Fridah Domongole (1:11:32).
- 2011-3-18. Ustez Amaia Azkuerena zen autoa aurkitu zuten Loiolan, tren geltoki zaharraren ondoko aparkalekuan. Azkueren gorpua Nuarbeko urtegian aurkitu zuten bi egun lehenago, martxoaren 16an.
- 2011-3-16. Emakume baten gorpua aurkitu zuten arratsaldean Nuarbeko Ibai Eder urtegian. Hildakoa Amaia Azkue zen, Meagan (Getarian) bizi zen 39 urteko oriotarra. Herrizaingo Sailak hilketa izan zela baieztatu zuen biharamunean.
- 2011-3-16. Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak Iñaki Etxarte atxilotzeko agindua eman zuen.
- 2011-3-14. Estalitako igerileku berria inauguratu zuten, lehendik zegoena osatzeko. Kanpoko igerilekuaren zati bat estalita egindako igerileku berria 25 metro luze eta 8 metro zabal zen.
- 2011-3-13. Ruben Lanzek irabazi zuen XIII. Ikasberri Krosa. Senior nesken kategoriako lasterketa bertan behera gelditu zen, lasterkari bakarra aurkeztu zelako.
- 2011-3-10. Urola Erditik Donostiara eta Zumarragako Ospitalera joan-etorriak egiteko autobus zerbitzua hobetzeko asmoa iragarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.
- 2011-3-8. Aitor Emazabel apaiza hilik agertu da San Telmopean, Zumaian. Hondarribiakoa, 36 urte zituen eta 2008tik zegoen Soreasuko Parrokian lanean.
- 2011-3-6. Juanjo Olaizola, Burdinbidearen Euskal Museoaren zuzendaria, Trenbidearen Lagunen ohorezko bazkide izendatu zuen Madrilen Trenbidearen Lagunen Erakundeen Espainiako Federazioak.
- 2011-3-5. Jokin Uranga bertsolaritzako Orixe Saria irabazi zuen. Ikus-entzuleek hala erabakita, bertso onenaren saria ere jaso zuen azpeitiarrak.
- 2011-3-3. Diputazioak Azpeitia eta Azkoitia arteko saihesbidearen proposamena aurkeztu zuen udaletxean.
- 2011-3-3. Guardia Zibilari Azpeititik alde egiteko eskatuz mozioa onartu zuen Udalak.
- 2011-3-3. Jose Mari Orbegozo azpeitiar dantzariak Europako pasodoble txapelketa irabazi zuen Torremolinosen (Espainia), Amaia Gonzalez lasartearrarekin batera. 2000n eta 2007an ere txapela lortu zuen bikoteak.
- 2011-3-1. Domusa enpresak Gipuzkoako Pyme, enpresa txiki eta ertainei dagokien saria jaso zuen Gipuzkoako Industria eta Zerbitzu enpresen XIX. sari-banaketan.
- 2011-2-27. Iñaki Azurmendik eta Aitzol Atutxak irabazi zuten Izarraitz frontoian jokatu zen Urrezko Aizkoraren binakako finala.
- 2011-2-26. 'Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten' dokumentala estreinatu zuten Sanagustin kulturgunean. Enekoitz Esnaola kazetariak egina, Zezen Beltz elkarteak jarri zuen salgai DVD formatuan.
- 2011-2-25. Gorka Karapetok kirol eskaladako jarduera onenaren Angel Sopeña Saria jaso zuen.
- 2011-2-10. Pako Aristik Tene Saria irabazi zuen. Mikel Markezekin partekatutako 'Benito, plazer bat izan duk' proiektuarengatik saritu zuten Aristi
- 2011-2-4. Azpeitia eta Lasao arteko bidegorriaren lanak martxan jarri zituzten.
- 2011-2-3. Udalak Juanjo Olaizola Trenaren Museoaren zuzendaritzatik kentzeko erabakia berriro aztertzeko eskatzea erabaki zuen osoko bilkuran. Eusko Trenek Juanjo Olaizola Azpeitiko Tren Museoko zuzendari karguan berrezarri zuela jakin zen egun berean, museoa fundazio bilakatu eta zuzendari berria aukeratzeko prozesua bukatu bitartean.
- 2011-2-3. Sustapen publikoko 39 etxebizitza eskaintzea onartu zuen Udalbatzarrak: 19 tasatuak, 18 alokairuko BOEak eta 2 BOEak.
- 2011-1-27. ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Espainiako Gobernuaren pentsio erreformaren kontra deitutako greba orokorrak jarraipen handia izan zuen herrian.
- 2011-1-22. Jon Paredes Manot 'Txiki' (Zarautz) ETAko militantea hil zuten balen zorroak Lazkaoko artxibategiaren esku utzi zituen haren familiak, Nuarben eginiko ekitaldi batean. Txiki Angel Otaegi nuarbetarraren egun berean fusilatu zuen Francoren errejimenak, 1975eko irailaren 27an.
- 2011-1-21. Gorka Karapeto eskalatzaileak bigarren aldiz lortu zuen 9a zailtasuneko bide bat kateatzea, Lleidako (Herrialde Katalanak) Perleseko eskalada eskolako 'Esclatamasters' izenekoa, hain zuzen.
- 2011-1-20. Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman zuen 'Udalbiltza auzian'. Absoluzioa jaso zutenen artean zegoen Miren Odriozola Azpeitiko zinegotzi ohia. Fiskalak hamar urteko espetxe zigorra eskatzen zuen Odriozolaren eta gainerako hemeretzi auzipetuen kontra, ETArekin harremana izan zutela egotzita.
- 2011-1-19. Lau talde berri atera ziren aurreneko aldiz San Sebastian bezperako helduen danborradan: Loiolatxo, Loiolabide-Zahar, Oilagorra eta Zulozabal. Guztira 25 danborjole eta barrikajole taldek osatu zuten danborrada.
- 2011-1-17. Sute batek kalte material handiak eragin zituen Landetan, Mobaux SL altzari lantegiaren garai bateko egoitzan.
- 2011-1-16. Sute bat piztu zen Landeta auzoko Eman barniz enpresan. Enpresako arduradunen esanetan, lantegiaren %20 suntsitu zuen suak.
- 2011-1-10. Juan Orbegozo Alkorta 'Alegiko Juan' (1928) panderojolea hil zen. Azpeitiko Endaizpe baserrian jaio, handik urte batzutara joan zen Alegira bizitzera.
- 2011-1-8. Izarraitz Igeri Elkarteak bere 25. urteurrena ospatu zuen.
- 2011-1-3. Eusko Trenek Juanjo Olaizola Burdinbidearen Euskal Museoaren zuzendari kargutik kendu zuela jakinarazi zuten hainbat komunikabidek.
- 2010-12-22. Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu zuen Kutxa eta Euskadiko Kutxarekin.
- 2010-12-18. Bosgarren edukiontziaren aldeko hitzarmena sinatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Urola Erdiko Mankomunitateak.
- 2010-12-18. Eguzkiñe Peña Realeko jokalaria izendatu zuten 2010eko azpeitiar kirolari onena.
- 2010-12-17. Herriaren historia biltzen duen liburu-bilduma aurkeztu zuten.
- 2010-12-16. Domusa enpresak Zilarrezko Q saria jaso zuen bere kudeaketagatik.
- 2010-12-11. Gallardok Azpeitiko bi lantegiak Brasilgo CSNri salduko zizkiola iragarri zuen.
- 2010-12-3. 'Azpeitiko ahotsak' proiektua aurkeztu zuten.
- 2010-12-1. Azpeitiko Udaleko Ingurumen sailak Eusko Jaurlaritzaren 'Udalsarea saria' jaso zuen.
- 2010-11-28. Lehenengo Kulturaldia antolatu zuen Kultur Mahaiak.
- 2010-11-26. 2011ko Kilometroen aurkezpena egin zuten, Izarraitz pilotalekuan.
- 2010-11-24. Azpeitiko Credeblug enpresak manipulaziorako makinen ekoizle onenaren saria jaso zuen, Londresen.
- 2010-11-14. Aimar Irigoienek harri handien titulua irabazi zuen.
- 2010-11-10. Azpeitiko Udalak Bikain Ziurtagiria jaso zuen.
- 2010-11-5. Berria egunkariarekin elkarlanean, proiektu berria abiatu zuen Hitzak.
- 2010-11-3. Alaitz Olaizolak 'Mikel eta Mikaela' liburua kaleratu zuen.
- 2010-10-29. 37 eguneko grebaren ondoren, lanean hasi ziren Corrugados Lasaoko langileak.
- 2010-10-28. Eskualdeko bosgarren garbigunea zabaldu zuten, Lapatxen.
- 2010-10-26. Azpeitiko epaitegian bulego judizial berria jarri zuten martxan.
- 2010-10-22. Gazteleku berria zabaldu zuten Izarraitz pilotalekuaren lehenengo solairuan.
- 2010-10-20. Espainiako Doktoreen Erret Akademiak Doktoretza tesi onenaren saria eman zion Kizkitza Gurrutxagari.
- 2010-10-14. Zezen Beltz elkarteak webgunea sortu zuen.
- 2010-10-12. Gidabaimena euskaraz atera zuten lehenengo herritarrak saritu zituen Udalak.
- 2010-10-8. Imanol Elias Odriozola herriko ohorezko kronista izendatu zuen Udalak.
- 2010-10-6. Pako Aristik 'Nemesioren trikitixa' liburua kaleratu zuen.
- 2010-9-30. Joxean Agirre idazle eta kazetariak Zubikarai beka irabazi zuen.
- 2010-9-28. Loiolako Liburutegiko 10.000 liburu Deustuko Unibertsitateak Bilbon duen liburutegira eraman zituzten.
- 2010-9-24. Frantziak 18 urteko zigorra ezarri zion Joseba Segurola 'Xegu'-ri.
- 2010-9-16. Greba mugagabea hasi zuten Corrugados Lasaoko langileek, lan hitzarmena negoziatzea eskatzeko.
- 2010-9-11. Inazio Urrestilla herriko azken gizonezko jostunak erretiroa hartu zuen.
- 2010-9-2. Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Garmendin eraikitzekoa zen biribilgune berriaren eraikuntza proiektua onartu zuen.
- 2010-9-1. Joxe Arregik fraidetza utziko zuela baieztatu zuen.
- 2010-9-1. Eguzkiñe Peña futbol jokalaria fitxatu zuen Realak hiru urterako.
- 2010-8-29. Landetako egur enpresa batek su hartu zuen. Ez zen inor zauritu.
- 2010-7-26. Arau Ordezkatzaileen auzian, helegitea jarri zuen Udalak.
- 2010-7-19. EAEko Auzitegi Nagusiak 2007an onartutako planeamendu orokorreko arau ordezkatzaileak baliogabetu zituen.
- 2010-7-19. Euskal Herriko Herriarteko Txapelketatik kanporatu zuen Markinak Illunpe.
- 2010-7-12. Jagoba Beobide futbol jokalaria Cordoba taldeak fitxatu zuen.
- 2010-7-5. Soreasuko lur azpiko aparkalekua ireki zuten.
- 2010-7-3. Amaia Garmendiaren liburuxka biografikoa aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak. Xabier Otamendi kazetariak idatzi zuen.
- 2010-6-29. Olatz Izagirre presoa Espainiaratu zuten.
- 2010-6-17. Xarlo Etxezaharreta hazpandarrak Udalbiltzaren kontrako epaiketara ez joatea erabaki zuen.
- 2010-6-15. Olatz Izagirre azpeitiko bizilagunaren kontrako euroagindua onartu zuen Paueko auzitegiak.
- 2010-6-14. Aimar Irigoien harrijasotzaileak Gipuzkoako Txapela irabazi zuen.
- 2010-6-13. Gipuzkoako Herriartekoa irabazi zuen Azpeitiak, Hernaniren kontra.
- 2010-6-11. Josu Urbieta 'Pou' atxilotu zuten Frantzian, ETArekin lotura zuelakoan.
- 2010-6-5. Lan Mobel Iraurgi taldea Zilarrezko LEB ligara igo zen.
- 2010-6-5. Eñaut Aranbarri Lan Mobel ISBko jokalariak saskibaloia utzi zuen.
- 2010-6-4. Aitor Zulaikak Lagun Onakeko Hirugarren mailako taldearen entrenatzaile postua utzi zuen.
- 2010-5-30. Enrike Zurutuza albaitari eta euskaltzalea hil zen.
- 2010-5-27. Egurra ta kitto! musika taldeak lehenengo diska kaleratu zuen.
- 2010-5-25. Mireia Epelde txirrindulari azpeitiarra Euskadiko txapeldun izan zen.
- 2010-5-15. Hazpandarran Azpeitira etorri ziren, bi herrien arteko harremanak sendotzen jarraitzeko asmoz.
- 2010-5-7. Olatz Izagirre azpeitiko bizilaguna atxilotu zuten, Ziburun.
- 2010-5-6. Maider Egiguren absolbitu zuten.
- 2010-5-4. Loiolako Herri Irratiaren egoitza itxi zuten.
- 2010-5-1. Santi Lazkanoren liburuxka biografikoa aurkeztu zuen.
- 2010-4-28. Imanol Muru Uria kazetariaren 'Loiolako Hegiak' liburuari Zilarrezko Euskadi Saria eman zioten.
- 2010-4-20. Asier Etxabe aske gelditu zen, 12.000 euroko bermea ordainduta.
- 2010-4-18. 'Azpeitiko kontuak eta komeriak' ipuin bilduma argitaratu zuten.
- 2010-4-17. Azpeitiko taldeak Emakumezkoen Herriarteko Trindoor txapelketako finala irabazi zuen.
- 2010-4-14. Asier Etxabe donostiarra atxilotu zuten Landetan, Grande Marlasca epaileak agindutako operazioaren baitan.
- 2010-4-14. Mikel Zubimendi azpeitiko bizilaguna aske utzi zuten, baldintzapean.
- 2010-3-29. Ramon Etxezarretak aurki Hizkuntza Sailburuordetza utziko zuela iragarri zuen.
- 2010-3-27. 76 eguneko dosierra ezarri zieten Azpeitiko Corrugados enpresako 400 langileri.
- 2010-3-27. Hamaikabat alderdiak egoitza zabaldu zuen, Eliz kalean.
- 2010-3-24. Noticias taldearen esku gelditu zen Loiolako Herri Irratia.
- 2010-3-14. Hazparne euskal egitura politiko propioa sortzearen alde agertu zen herri galdeketa egin eta gero.
- 2010-3-10. Imanol Murua Uriak 'Loiolako Hegiak' liburua aurkeztu zuen Donostian.
- 2010-3-3. Espainiako Auzitegi Nazionalak Iñaki Etxarte auziperatu zuen, Kolonbiako presidentea hiltzen saiatu zelakoan.
- 2010-2-23. Baigera I berritua ireki zuten.
- 2010-2-22. Gazumen zentral eolikoa egiteko asmoa bertan behera utzi zuen Eusko Jaurlaritzak, mementoz.
- 2010-2-19. Azpetiko Altzaga baserria Euskal Autonomi Erkidegoko Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu zuten.
- 2010-2-16. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Luis Amenabar azpeitiar enpresaria auzipetu zuen, ETAren estortsioa ez salatzea egotzita.
- 2010-2-10. Juan Karlos Arruti 'Paterra' azpeitiar presoari "bizi osoko" zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak.
- 2010-2-8. Itzalaldi analogikoa heldu zen herrira, baina Matxinbentara ez.
- 2010-2-6. Iñaki Regil 'Matxote' omendu zuten Kaldereroetan.
- 2010-2-5. Imanol Badiola eta Patxi Zeberio omendu zituzten Urrestillan, Tejados Aoiz erremonte txapelketa irabazteagatik.
- 2010-2-4. Hileta zibiletarako araudia onartu zuen Udalak.
- 2010-2-2. Jabi Agirre azpeitiar presoari sei urteko espetxe zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, etxean lehergaiak izatea egotzita.
- 2010-1-29. Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.
- 2010-1-22. Jabi Agirre epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAko kidea izatea egotzita.
- 2010-1-15. Etxebeltz-Izarra eremuko bigarren faseko etxebizitzak zozkatu zituzten.
- 2010-1-15. Imanol Badiolak lehenengo txapela irabazi zuen.
- 2010-1-14. Emakumeen Mahaiak Jabetze Eskola jarri zuen abian.
- 2010-1-13. Ramon Etxezarreta Emakunderen Zuzendaritza Kontseilu berriko kide izendatu zuten.
- 2010-1-12. Patxi Aizpitartek bikario kargua utzi zuen Munilla gotzain izendatzean.
- 2010-1-3. Aitor Arrutik idatzitako 'Urrestilla, euskal herri baten historia' liburua aurkeztu zuten.
- 2009-12-24. Sanagustin ondoko haurren parke estalia zabaldu zuten.
- 2009-12-18. Leire Aranbarrik Euskal Herriko Boulder Txapelketa irabazi zuen Arrasaten.
- 2009-12-18. Unai Iparragirrek jaso zuen Azpeitiko Kirolari Onenaren Saria.
- 2009-12-17. Kultur Mahaiak weba jarri zuen martxan: 'www.lapikue.net'.
- 2009-12-12. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazleari, Maialen Lujanbiori, Joxe Agirrek jarri zion txapela.
- 2009-12-11. Hodei Mendinuetak Bigarren Mailako estreineko partida jokatu zuen, Real Unionekin.
- 2009-12-5. Jesusen Alabei agurra egin zion hainbat herritarrek, 87 urte eta gero herria utzi behar zutelako.
- 2009-12-4. Erdi Kaleko etxe batek su hartu, eta 88 urteko emakume bat hil zen bertan.
- 2009-12-3. Euskararen egunean, Euskararen Ordenantza berria aho batez onartu zuen Azpeitiko Udalak.
- 2009-11-27. Valentina Agirreren liburuxka biografikoa aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak. Olatz Prat kazetariak idatzi zuen liburua.
