Eguna: 12-3

  • 2020-12-3. 'Sed quia sua' saiakera liburua aurkeztu zuen IƱaki Segurolak.
  • 2017-12-3. Xabier Orbegozo 'Arria V.'-a errezildarrak apustua irabazi zion zezen plazan Xabier Zaldua zumarragarrari, aizkoran eta korrika.
  • 2015-12-3. Pako Garmendia soziologo eta politikari ohia hil zen.
  • 2013-12-3. Dimisioa eman zuten Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideek, tartean Patxi Goenaga azpeitiarrak.
  • 2012-12-3. Euskara indartzen jarraitzeko deia eginda agurtu zuten herrian lehen Euskaraldia.
  • 2010-12-3. 'Azpeitiko ahotsak' proiektua aurkeztu zuten.
  • 2009-12-3. Euskararen egunean, Euskararen Ordenantza berria aho batez onartu zuen Azpeitiko Udalak.
  • 2008-12-3. Jabi Agirre presoa Frantziatik Espainiara eraman zuten. 2008ko azaroaren 8an bete zuen Frantziako Justiziak jarritako zigorra, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak euroagindua eskatu zuen azpeitiarrarentzat. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, etakidea izatea egotzita.
  • 2008-12-3. ETAk Inazio Uria Altuna y Uria enpresako arduradunetakoa hil zuen Loiolan, tiroz.
  • 1995-12-3. Karmelo Etxegarai Ikastolak abian jarri zuen Txalaparta Irratia.
  • 1993-12-3. Hauteskundeak izan ziren Izarraizpe Kooperatiban, ikastetxea publiko bilakatu ala ez erabakitzeko.
  • 1981-12-3. Igerileku estaliari buruz eginiko txostenen berri eman zuten, eta 1978ko irailaren 11n Asycons enpresarekin egindako kontratuaz neurriak hartzea eskatu zioten alkateari.
  • 1974-12-3. Ildelfonso Gurrutxaga historiagilea hil zen.
  • 1910-12-3. Frantzisko Gurrutxaga musikaria jaio zen, Nuarben.
  • 1900-12-3. Eztabaida luzeen ostean, 1901eko aurrekontu berezia onartu zuten. Azoka plaza estalia eta herriak zituen zorrak agertzen ziren aurrekontuan.
  • 1900-12-3. Azoka plaza estalia enkantean jartzeko baldintzak onartu zituen Udalak.
  • 1894-12-3. Zinegotzi batek eginiko proposamenari jarraiki, Azoka plaza estaliaren egitasmoa aurrera eramango zuen batzordea izendatu zuten.
  • 1866-12-3. Etxaniz errejidoreak jakinarazi zuen suhiltzaileen bonbak indar indar gutxi zuela eta, ondorioz, indar handiagoa zeukana aurkitu beharra zegoela azaldu zuen, Donostiakoa eredu hartuz.
  • 1866-12-3. Antonio Lekuona margolariarekin izendaturiko batzordeak hitz egin ostean, abian jarri zuten gaueko Marrazki Eskola. Urtean sei hilabetetan egongo zen zabalik, urriaren 1etik martxoaren amaiera arte. Udalak lokala, aulkiak, eserlekuak eta beharreko tresnak jarriko zituen eta eskolarako atezaina aurkitu. Era berean, maisuari 1.500 pezeta ordaintzea erabaki zuten.
  • 1793-12-3. Mugarantz atera zen taldearen kapitain Xabier Inazio Zuazolak gutun baten bidez adierazi zuen ezin izan zuela konpainia osatu, eta hori osa zedin beharrezkoa zela herriak neurriak hartzea. Hori zela-eta, Diputazioari galdetzea erabaki zuten ea zenbat lagunekoak izan behar ziren konpainiak; 80 lagunekoak, Diputazioak lehendik erabakia zuen bezala, edota 90 lagunekoak, Errenteriko Batzar Nagusian erabakita bezala.
  • 1760-12-3. Frantzisko Ibero maisuak, bere aitaren izenean, parrokian eginiko santuentzako bi apalak amaitutzat eman zituen.
  • 1752-12-3. Izendatutako batzordeari ahalmena eman zioten Korostiola etxetik Frantziskotarren monasterio aldera egin nahi zuten bidea egin ahal izateko.
  • 1640-12-3. Gauean, Mandiolatza etxearen inguruan utzitako hiru bat hilabeteko umea aurkitu zuten.
  • 1633-12-3. Santiagotarren ordenako Pedro Arriagak eta Domingo Kortaberriak lagunduta agertu zen batzarrean Frantziskotarren bikarioa. Ohikoa zen bezala, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna euren monasterioan ospatzeko eskatu zuen. Agintariek eskatu bezala egitea erabaki zuten.
  • 1609-12-3. Paulo V. aita santuak Loiolako Inazio beatifikatu zuen.
  • 1587-12-3. Probintziak aginduta, San Juan egunez lurraldeko kaperatasuna zeukaten biztanleen zerrenda egitea erabaki zuten, baita ohiko tiro txapelketa egitea ere.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan