Hamarkada: 1990

  • 1999-11-22. Labe bat lehertu zen Egaña gozotegian.
  • 1999-11-19. EAJk eta EAk akordioa sinatu zuten, bi taldeen artean udal gobernua osatzeko.
  • 1999-11-5. Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 1. zenbakia kaleratu zuen Uztarria Kultur Koordinakundeak.
  • 1999-10-21. 'Euri kontuak' liburua aurkeztu zuen Jose Luis Otamendik, bere lehen narrazio liburua.
  • 1999-9-18. Euskal Herri osoko hautetsiek Udalbiltza nazio erakundea sortu zuten, Bilbon egindako ekitaldian. Han izan ziren Azpeitiko EAJ, EH eta EAko udal ordezkariak.
  • 1999-7-24. Errejoneadore debutatu zuen Igor Etxaniz 'Kinttela' azpeitiarrak, herriko zezen-plazan.
  • 1999-1-21. Arrain asko hilik agertu ziren Ibaiederren.
  • 1999-1-19. Udal Festa Batzordean egin zituen urteak gogoan izanik, Kepa Ibarzabal omendu zuen danborradak.
  • 1998-12-21. Ingurumen etxea inauguratu zuten.
  • 1998-12-11. Xabier Euzkitze bertsolariak agur esan zion bertsolaritzari. Soraluzen egin zuen azkeneko saioa.
  • 1998-10-12. Iñaki Alberdi Musika Bandako kideari omenaldia egin zioten.
  • 1998-6-15. Joxe Urbieta 'Takolo'-k eta Benantxio Iruretak McKinley gailurra (6.194 metro) lortu zuten.
  • 1998-3-19. Landakandaren omenezko Trikiti Jaialdia ospatu zuten.
  • 1998-3-3. Jendaurreko lehen aurkezpena egin zuen Uztarria Kultur Koordinakundeak.
  • 1998-2-28. Zelaitxo antzokian 'El Caserio' zartzuela kontzertu eran eskaini zuten. Julian Barrenetxea eta Aretxabaleta abesbatzek, Azpeitiko Herri Musika Banda eta Itsasi Dantza taldeak parte hartu zuten.
  • 1998-1-5. Laguntza akordioa sinatu zuten Udalaren eta Cidemco enpresaren artean.
  • 1997-11-29. II. Aerobic Maratoia egin zuten kiroldegian.
  • 1997-10-22. Akilino Amezuaren omenez, Joxe Inazio Alberdik eta Esteban Elizondok hitzaldia eskaini zuten udaletxean.
  • 1997-9-9. Nuarbe taldeari omenaldia egin zioten, Ingalaterran Jersey hirian Europako Sokatira Txapelketa irabazi zuelako 560 eta 640 kilotan.
  • 1997-8-30. Lurrikara txiki bat sentitu zuten herrian, gehienez ere 3,6 gradukoa. Ez zen ezer gertatu.
  • 1997-8-18. Loiolan estreinatu zuten 'San Inazio de Loyola' opera.
  • 1997-8-18. Batzar berezian bildu ziren Joxe Antonio Zabala alkatearen ordezkoa, Joan Joxe Agirrezabalaga, Joxe Manuel Enparan, Agustin Iturriaga, Joxe Bixente Errazti eta Inazio Mari Odria agintariak, Xabier Basazabal, Inazio Genaro Jauregi, Joxe Inazio Eizagirre, Frantzisko Iturain eta Joxe Domingo Bikuña, eta ahotsa eta botoa zuten herritarrak. Felipe Neri Etxaleku notarioak jaso zuen gertatutakoaren berri.
  • 1997-7-26. Karitasek plazan zuen tonbola erre zen goiz aldera, norbaitek su eman ondoren.
  • 1997-7-25. Juan Joxe Agirrek prestatutako 'Azpeitiko baserriak' liburua aurkeztu zuen Udalak.
  • 1997-7-21. Damaso Azkue poligonoan babes ofizialeko hamasei etxebizitza banatu zituzten.
  • 1997-7-19. 'Txokolo Zaharra'-ren omenez Izarraitz Txistulari Taldeak ateratako diskoa aurkeztu zuten.
  • 1997-5-15. Azpeitiko merkataritzari buruzko ikerketa soziologikoa aurkeztu zuen Udalak.
  • 1997-5-7. Ikasberri Azpeitiko Ikastolako guraso eta ikasle taldeak ETB1en 'Euskaraokea' programa grabatzea eragotzi zuten, ikastolaren eta Udalaren arteko arazoak zirela-eta.
  • 1997-4-5. Aste Santuan Izarraitz gainean akanpadan egon zirenek inguruan kalte handiak egin zituztela jakinarazi zuen alkateak.
  • 1997-2-8. Urrestilla sokatira taldeak goma gainean 569 kiloko Euskadiko txapela lortu zuen.
  • 1997-1-24. Udalak, egin nahi den saihesbidearen bi alternatiba jasotzen zituen maketa jarri zuen ikusgai.
  • 1997-1-16. Karmelo Etxegarai Ikastolak 79 ikasle zigortu zituen, Jesus Arkauz ETAko kidea Espainiako agintarien eskuetan jartzearen aurkako manifestazioan parte hartu zutelako egun horretan.
  • 1997-1-13. Andoni Aranagak Espainiako Ziklo-kros Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen.
  • 1996-12-17. Loiolabiden kokatu zen Posta bulego berria, eta lanean hasi zen.
  • 1996-11-24. Udal Musika Bandak, bertako kide Manolo Etxaniz, Inazio Goenaga eta Inazio Arruti omendu zituen.
  • 1996-11-23. Ikasle Eguna egin zuten, 'Autoritarismoari tururu' lelopean, Ikasle Abertzaleek antolatuta.
  • 1996-11-19. Aurpegia estalirik zeukaten hamabi bat lagunek Euskotreneko autobusa erre zuten.
  • 1996-11-17. Ikasberri Azpeitiko Ikastolak bere eraikin berria inauguratu zuen.
  • 1996-11-9. Aspaceren aldeko I. Aerobic Maratoia egin zuten, kiroldegian.
  • 1996-9-22. Nuarbe Sokatira Taldeak urrezko domina irabazi zuen 560 kilotan Munduko Sokatira Txapelketan, eta zilarrezkoa hurrengo egunean 640 kilotan.
  • 1996-8-24. Bi 'molotov koktel' bota zituzten epaitegira.
  • 1996-8-1. Parrokiko erretoreak hartutako erabakiaren ondoren, Loiolarako ohiko prozesio elizkoia bertan behera utzi zuten, eta haren ordez lehen prozesio hirikorra egin zuten.
  • 1996-7-31. Eusko Alkartasunak Damaso Azkue auzunean Alkartetxea inauguratu zuen.
  • 1996-7-5. Udalbatzarrak, EAJ, EA eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolaren arteko lur uztearen akordioa onartzea erabaki zuen. Udalak lur zati horretan interes publikoko edozein ekintza burutzeko eskubidea zuela argudiatu zuen.
  • 1996-6-24. Zelai Luzen zen Joxe Artetxe idazlearen irudia Urola ibaian agertu zen goizean.
  • 1996-6-16. Herriarteko Pilota Txapelketa finala jokatu zuten Donostian, Atano III.a frontoian, Azkoitia eta Azpeitiaren artean. Azkoitiak irabazi zuen: 2-1.
  • 1996-6-8. Kiroldegian errokodromoa inauguratu zuten, eta Euskadiko Kirol Eskalada Txapelketa hasi zen.
  • 1996-5-23. Enekoitz Esnaolak eta Joxe Luis Aizpuruk idatzita, Lagun Onak Mendi Bazkunari buruzko liburua aurkeztu zuten, klubaren 50. urteurrenean.
  • 1996-5-22. Ikastola berriaren aldeko manifestazioa egin zuten mila bat herritarrek.
  • 1996-5-21. Manifestazioa egin zuten, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak deituta.
  • 1996-4-29. Urrestilla Sokatira Taldeak Euskal Herriko Txapelketan bere lehen urrezko domina eskuratu zuen 560 kilotan.
  • 1996-4-7. Urrestilla Sokatira Elkarteko kide Aitor Lapeira mendizalea hil egin zen, Monte Perdido igotzen ari zela.
  • 1996-4-1. Oinezkoentzat herriko kale batzuk egokitzeko plana martxan jarri zuten.
  • 1996-3-25. Trikiti Pieza Berrien Lehiaketako finala ospatu zuten.
  • 1996-3-25. Manifestazio baten ondoren, Euskal Herria kalean bost autori su eman zieten ezezagun batzuk.
  • 1996-3-25. Arimar enpresan sutea izan zen.
  • 1996-2-17. Kaldereroen konpartsak Fernando Olaizola, Julio Saez Bikuña eta Iñaki Elorza 'Txapas' izendatu zituen kofradiako kide nagusi.
  • 1996-2-16. AEK Koordinakundeak Mikelats euskaltegi berria inauguratu zuen Urbitarten.
  • 1996-2-6. Loiolabideko galtzada apurtu eta bost auto erori ziren Urola ibaira.
  • 1995-12-3. Karmelo Etxegarai Ikastolak abian jarri zuen Txalaparta Irratia.
  • 1995-9-11. Izarraizpe Irakaskuntza Kooperatibako hemezortzi irakaslek euren postuak utzi zituzten eta Ikasberri Kooperatibara pasatu ziren. Izarraizpetik egotziak izan ziren.
  • 1995-9-10. Joxe Mari Sagardogi 'Lanbritx' motorista hil zen, Azpeitia eta Zestoa bitartean -Lasaon- gertatutako auto istripuan. Une hartan Yamaha-Folch talde ofizialeko kidea zen, eta benetan karrera onak egina zen Espainian (Jaraman, Albaceten, Xerezen, Aragoiko Sari Nagusian), Herrialde Katalanetan eta abar.
  • 1995-7-27. Euskaltzain oso izendatu zuten Patxi Goenaga azpeitiarra.
  • 1994-12-15. Ikastolak Batzar Nagusia egin zuen, eta Herriko Batzordeak beste bilera baterako deialdia.
  • 1994-12-8. Ikastolako bi alderdiek erabaki zuten mahai parekidea zortzi kidez osatzea.
  • 1994-12-4. Joxe Ramon Iruretagoiena 'Izeta II.a' eta Agustin Arruti 'Lardanbide' 125 kiloko harri kubikoarekin neurtu ziren hamar minutuko hiru saiotan. Izeta II.ak harria 130 aldiz jaso zuen eta Landarbidek 118 aldiz.
  • 1994-10-4. Trenaren Museoa inauguratu zuten, bigarren eta azken fasea bukatu ondoren.
  • 1994-9-30. Udalak eta Eusko Ikaskuntzak laguntza hitzarmena sinatu zuten.
  • 1994-7-31. Matxinbenta auzoko Largarate baserria erre zen.
  • 1994-7-7. Martzial Uzin enpresarentzat lurraldeak lortzeko gestioak egin zituen Udalak, baina lantegi berria herritik kanpo egingo zela ikusita, bat-batean bertan behera uztea erabaki zuten.
  • 1994-5-23. Pio Astigarraga hil zen, organojole eta musika zalea.
  • 1994-5-21. Bosniako selekzioa eta Reala neurtu ziren Garmendipe futbol zelaian, Juan Antonio Larrañaga jokalari ohiaren omenez (1-3).
  • 1994-5-19. Donostiako Auzitegiak bertan behera utzi zuen Urolako ikastolen publifikazioa.
  • 1994-5-6. Lagun Onak Futbol Taldearen ereserkia inauguratu zuten, 50. urtemuga ospatzeko egindako musika jaialdian. Jose Luis Frantsezenaren musika eta Xabier Euzkitzeren letra zeukan.
  • 1994-5-5. Martzial Uzin enpresarentzat lurraldeak aurkitzeko gestioak egiten hastea erabaki zuen Udalak.
  • 1994-4-30. Herriko Lagunak taldeak Euskadiko Sokatira Txapelketako goma gainean eta 680 kilotan irabazi egin zuen.
  • 1994-4-18. Badok hamahiru Ikastolen Lagunak Kultur Elkartea aurkeztu zuten.
  • 1994-4-15. Lagun Onak Kirol Elkarteak 50 urte betetzean liburua aurkeztu zuen.
  • 1994-4-8. Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren azken etapa jokatu zuten Azpeitian.
  • 1994-3-27. Azkoitia-Azpeitia I. Maratoi Erdia korritu zuten. William Musyoki kenyarra (1.02.29) eta Maria Luisa Munoz espainiarra (1.13.52) izan ziren irabazleak.
  • 1994-3-25. Udalak Izarraitz Irakaskuntza Kooperatibari 1981ean emandako lurraldea berriro berak eskuratzea erabaki zuen.
  • 1994-3-19. IV. Trikiti Pieza Berrien Lehiaketako finala izan zen.
  • 1994-2-6. Urrestillako sokatira taldeak 560 eta 600 kilotan goma gaineko liga irabazi zuen.
  • 1994-1-25. Eusko Jaurlaritzak ikastolen publikotasuna onartu zuen.
  • 1993-12-12. Udalak Joxe Apalantza korrikalaria, Aizpuru pilotaria eta Nuarbe Sokatira Taldea omendu zituen.
  • 1993-12-3. Hauteskundeak izan ziren Izarraizpe Kooperatiban, ikastetxea publiko bilakatu ala ez erabakitzeko.
  • 1993-11-5. Xabier Alday idazleak 'Bala zeru urdina' bere lehen olerki liburua aurkeztu zuen.
  • 1993-10-31. Parrokiko erretorea izan zen Joxe Luis Lekuona agurtu eta haren postua hartu zuen Kepa Susperregiri ongi-etorria egin zioten.
  • 1993-10-30. Gaztetxearen alde manifestazioa egin zuten. Udalak ixteko erabakia hartu zuen.
  • 1993-10-16. Herriko gaztetxeen aldeko martxak egin zituzten Azkoitian eta Azpeitian.
  • 1993-10-13. Zazpi urtean zabalik izan zen Gaztetxea itxi egin zuten, alkatetzak aginduta.
  • 1993-9-29. Nuarbe Sokatira Taldea herrira iritsi zen, Suitzan jokatutako Europako Txapelketan 640 kilotan urrezko domina irabazi ondoren.
  • 1993-9-25. Ikastolako guraso talde batek manifestazioa egin zuen publifikazioaren aurka.
  • 1993-8-22. Trenaren Museoko bi bagoi zahar erre zituzten.
  • 1993-7-18. VI. Euskal Indarra edo Euskal Kirol Olinpiada jokatu zuten.
  • 1993-7-18. Joxe Apalantza errezildarrak 22 urte lehenago Inazio Mari Arangurenek epizentrotzat herriko plaza hartuta bost menditan egindako marka hobetu zuen. 5:30ean irten zuen plazatik, Ernio gailurrera 1.13.50ean iritsi zen, enparantzara 56.37an = 2.10.27 itzuli zen. Erlora 39.47an igo zen, atzera plazara 22.44an = 3.12.58 itzuli. Xoxotera 39.06an igo, itzuli 21.15ean = 4.13.19. Arauntzara 27.55ean igo, itzuli 13.46an = 4.55.00. Oñatzera igo 22.28an, itzuli 11.08an = 5.28.36 egin zuen dena.
  • 1993-6-17. Ikastola Bizirik taldearen bigarren bilera egin zuten.
  • 1993-6-14. Izarraitz Irakaskuntza Kooperatibaren batzar nagusia ospatu zuten. Zazpi bozketa egin ondoren, herriko batzordeak batzar nagusiari erantzun egin zion.
  • 1993-5-30. Agustin Arruti Landarbide eta Jexux Mari Oiarzabal Arantzeta neurtu ziren 100 kiloko kubikoarekin. Hamar minutuko hiru ekitaldi egin zituzten; lehenenak 174 aldiz jaso zuen eta bigarrenak 103 bider.
  • 1993-5-24. Urola bailarako ikastolek, gehiengoz, sare publikoan sartzea erabaki zuten. Azpeitian Ikasberri Ikastola sortu zuten gero hainbat lagunek.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan