Eguna: 2-24

  • 2020-2-24. Sutea izan zen Txokoa erretegian.
  • 2000-2-24. Patxi Altunak, Joxe Inazio Arana azkoitiar olerkariaren 'Egunaria' liburua aurkeztu zuen.
  • 1991-2-24. Nuarbe Sokatira Taldeak 560 kiloko Munduko Txapelketako zilarrezko domina irabazi zuen Getxon, Faduran.
  • 1927-2-24. Loiola auzora ura ekartzeko lanak onartu zituzten. Joxe Luis Lopetegik egin zituen lan horiek, enkantean hartu ondoren.
  • 1909-2-24. Manuel Senante lurraldeko diputatuari eskerrak ematea erabaki zuten, telegrama bat bidali zuelako Santo Doimingo komentua herriaren eskuetan uzten zuen legea Madrilen onartu zela esanez.
  • 1898-2-24. Elola kaperako erretaula urreztatzeko kontratua egin zuten Frantzisko LarraƱagarekin.
  • 1866-2-24. Gauean sute garrantzitsu bat izan zen.
  • 1857-2-24. Bustinzuri errebala harriztatzeko tratua egin zuten Pantaleon Elorzarekin.
  • 1840-2-24. Inauterietan ohiko zekorketa egitea erabaki zuten.
  • 1807-2-24. Bergaratik Getarira bitarteko errepidea egiteko proiektua bultzatu nahian, Frantzisko Josep Enparan eta Xabier Inazio Amenabarrek 200.000 erreal zentsura eta 25.000 erreal emaitza bezala eskaini zituzten. Orduan, ez zuten erabaki bat hartu herriak eginiko eskaintzari buruz.
  • 1795-2-24. Ikusita Frantziako armadak nolako egur eta ikatz beharra zuen Barrenola burdinolatik, bertan zen ikatz guztia ekartzea erabaki zuten. Pedro Martin Larrunbide zen burdinolaren jabea, eta Tolosako Udalaren aginduz konfiskatuta zen Granaderos deituriko taldeko komandantearen aginduz.
  • 1795-2-24. Herrian izugarrizko gaixo piloa izanik eta sendagilerik gabe egotean, sendagile bat herriratzeko ahalik eta azkarren gestioak egitea erabaki zuten.
  • 1765-2-24. Haragi hornikuntza egiten zuenarentzako egin nahi zen etxea eraikitzea enkantean jarri zuten.
  • 1753-2-24. Carascasko Gipuzkoako Erreal Konpainiari herriaren basoetan 200 zuhaitz ebakitzeko baimena eman zioten, 400 eskatu bazituen ere itsasontziak egiteko.
  • 1732-2-24. Herriak aginduta eta aurrez egindako lana neurtuta Amuko bidea egiten ari zen Sebastian Legardari ordainketa egitea erabaki zuten. Frantzisko Antonio Altuna erregidoreak gogor protestatu zuen, hartu zen erabakia bidearen konponketa lana zela esanez eta ez berria egitea, eta ezin zuela herriak ordainketa egin. Baina erregidoreari jaramonik egin gabe, azken baten hartutako erabakia aurrera eramatea erabaki zuten.
  • 1731-2-24. Juan Ramus Eleizaldek haragi hornikuntza egiteko proposamenarekin batera, Pedro San Martinek berea egin zuen, enkantean jarritako baldintzak onartuz eta lurralde behia edo Frantziakoa ez ezik, aharia merkeago eskainiz. Harekin eskritura egitea erabaki zuen herriak, baina gogoan izanik urtean zehar ez ziotela prezioaren altxaketarik onartuko.
  • 1669-2-24. Herriak Jazinto Pazuengos sendagilearekin eginda zuen eskriturari buruz abokatu baten iritzia jakitea erabaki zuen eta, ondoren, herritar biztanle bereziekin bat eginik behar zen erabakia hartzea.
  • 1584-2-24. Herriko agintaritzan zen Akemendi lizentziatua Malkorra etxera joan zen bizitzera eta Domingo Iriarte, berriz, Azkoitira, eta herriak beraien erregidore karguak uzteko eskatuko zien.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan