Eguna: 7-11

  • 2016-7-11. Amagoia Gurrutxaga kazetariak epaimahaiaren aipamena jaso zuen Rikardo Arregi sariketan.
  • 1980-7-11. Udalak Izarraitz Kooperatiba Elkarteari lursaila emateko baimena eskatzea erabaki zuten, kooperatibak nahi zuenean bertan ikastola egiteko.
  • 1980-7-11. Betharram Ikastetxearen inguruko frontoia estaltzeko lanak adjudikatu zituzten.
  • 1971-7-11. Antxieta Jakintza Taldeak, Andoni Albizuri 'Katxo' buru zuela, Erraila historiaurreko aztarnategia aurkitu zuen.
  • 1933-7-11. Alejandro Orbegozori Enparan kaleko 24. zenbakiko etxearen atzean abarketa tailer bat jartzeko pabilioia egiteko baimena eman zioten.
  • 1928-7-11. Azkoitia eta herriaren arteko mugez Felix Ortizek egindako txostena ontzat hartu zuen Espainiako Gobernu Ministerioak, erreal agindua sinatzeko.
  • 1924-7-11. Urola trenaren geltokirako errepidea ordaintzea erabaki zuten.
  • 1910-7-11. Alkateak jakinarazi zuen Dionisio Soroetak tranbia elektrikoa jartzeko aurreratutako dirua gutxi gorabehera kobratu zuela herriak, tranbia egiteko epea amaituta baitzen.
  • 1910-7-11. Dolores R. SopeƱa Katekista Damen presidente nagusiak Olatzerako errepidea egiteko baimena eskatu zuen, eta baiezkoa eman zion Udalak.
  • 1907-7-11. Juan Egiguren Etxabe margolaria jaio zen.
  • 1887-7-11. Erdi kalearen deitura aldatzea erabaki, eta 'San Inazio' kalea izendatu zuten. Hil honen 30ean ospe handiz plaka jartzea onartu zuten.
  • 1887-7-11. Zinegotzi baten mozioa onartuz, suhiltzaile taldea antolatzeko ikerketa egitea erabaki zuten.
  • 1881-7-11. Benefizentzia Juntak eskatu zuen kanpoko merkatariei San Agustin eta Santo Domingo arkupeetan postuak ez jartzeko agindua ezerezean uztea, eta horrela erabaki zuen Udalak. Ondorengo goizean bandoaren bidez erabakia jakinarazi zuten.
  • 1739-7-11. Elolaren kaperauak ez zien behar bezala lagundu nahi hil zorian zirenei, euren betebehar handienetakoa alde batera utzita. Herritarren kexa jaso ondoren, Aztina lizentziatuari guztiaren berri ematea erabaki zuten, herriak gertatutakoaren aurrean hartu beharreko jokabidea erabakitzeko.
  • 1688-7-11. Izarraizko izoztegian eta inguruko etxe txikian egin behar ziren konponketa lanak aurrera eramatea erabaki zuten. Lehenik izoztegiak behar zuen erretena egingo zuten, eta ondoren beste guztia.
  • 1687-7-11. Juan Apaeztegi eta Martin Olaiozola arkitektuak eta erregidoreak, parrokiko korurako eskailerako plano bat aurkeztu zuten, eta huraxe egitea erabaki zen. Baina osorik egiteko dirurik ez zegoen eta denboraldi batean dirurik izateko ere itxaropenik ez zen; beraz, lehen zatia bakarrik egitea onartu zuten, eta gainontzekoa gerorako uztea.
  • 1598-7-11. Erreal Zedula baten bidez adierazi zuten aita santua bitarteko izanik bakea lortu zela Frantzia eta Espainiaren artean, eta herriak erabaki zuela prozesioak eta festak antolatzea.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan