Efemerideak. Eguna: 3-14
- 2011-3-14. Estalitako igerileku berria inauguratu zuten, lehendik zegoena osatzeko. Kanpoko igerilekuaren zati bat estalita egindako igerileku berria 25 metro luze eta 8 metro zabal zen.
- 2010-3-14. Hazparne euskal egitura politiko propioa sortzearen alde agertu zen herri galdeketa egin eta gero.
- 2007-3-14. Altuna y Uria enpresak Madalena auzoko harrobian zituen kamioiei eraso egin zieten.
- 1991-3-14. Espainiako II. Boccia Txapelketa hasi zen. 50 bat ezinduk parte hartu zuten.
- 1963-3-14. Gernikako Arbolaren ibiltokian umeen parkea egitea erabaki zuten.
- 1963-3-14. Ikusirik Antxieta Etxeak agertzen zuen hondamena, bertako biztanleak kanporatu eta galmen espedientea martxan jartzea erabaki zuten.
- 1948-3-14. Lagun Onak Futbol Taldeak Afizionatu Kopa lortu zuen, Eibar taldeari 5-0 irabaztean.
- 1938-3-14. Hilerrian panteoi bat egitea erabaki zuten, 'San Inazio' tertzioko erreketeak hilobiratzeko, eta Perez Arregi plazan, berriz, monumentu bat altxatzea haiek gogoratuz.
- 1932-3-14. Herriko Txistularien Bandarako, Basilio Lizaso izendatu zuten silbote bezala.
- 1904-3-14. Dionisio Soroetak bidalitako gutun pozgarriaren berri eman zuten. Zumaiatik Zumarragarako tranbia elektrikoaren eskubideak bereganatu zituela zioen Soroetak gutunean, eta ahal zuen guztia egiteko prest zegoela ahalik eta azkarren lanak hasteko.
- 1892-3-14. Herriko behartsuenek lana izan zezaten, pilotalekuko jardineko eta Amuko zubitik Iturriagatxo baserrira arteko obrak hastea erabaki zuen Udalak.
- 1892-3-14. Lurralde kartzelak ordaintzeko, herriari tokatzen zitzaion azken zatia onartu zuten.
- 1870-3-14. Herriko lehen haurren eskola zabaldu zuten. Joxe Joakin Senperena eta haren emaztea ziren maisuak.
- 1852-3-14. Zabalia-azpikoa baserria saltzeko apezpikuari baimena eskatzea onartu zuten, eskura zitekeen dirua Frontoia zen inguruan kale berria egokitzeko. Sochantreek erabiltzen zuten etxea zen hura, eta patroia, berriz, herria.
- 1840-3-14. Joxe Frantzisko Saloguenek egin zuen eskaera, 1833an igoarazi zuen globo aerostatikoaren ordainketa egiteko, aurrez zerbait kobraturik bazuteb ere.
- 1783-3-14. Zestoara bitarteko bidea egokitu nahian, peritu bat izendatu zuten, hark ikus zezan noren lurraldeak behar ziren, ondoren haien jabeekin harremanetan jartzeko.
- 1713-3-14. Agintariek sinatutako eran egitea erabaki zuten parrokiko elizako ate nagusia.
- 1684-3-14. Tolosan ospatutako batzarrean erabakita bezala, bederatzi soldadu Hondarribiko presondegira bidaltzea onartu zuten.
- 1670-3-14. Kexak ziren Malkorra errementariko presak kalteak sortzen zituelako inguruko bidean, eta haren jabe Jazinta Arriagari, Antonio Altunaren alargunari zera agindu zioten: kalteak konpontzeko beharrezko neurriak lehenbailehen hartzeko.
- 1669-3-14. Albistea izanik Loiolara iristear zela Juan Eberardo jesuita inkisidore nagusia, herriaren izenean ongietorria egiteko ordezkariak aukeratzea erabaki zuten.
- 1669-3-14. Jakinean izanik parrokiko koruko burdin barrotegia egiteko limosna emateko prest zirela herritar batzuk, agintariek eskaera egitea erabaki zuten, erretorearekin batera kaleratuz.
- 1631-3-14. Herriaren errotak erabiltzea agindu zuten, aleak xehetzeko, beste nonbaitera eramateak kalteak sortzen zizkiolako herriari.
