Eguna: 5-7

  • 2020-5-7. Deñe Garcia-Bravo Gaztea irratiaren Maketa Lehiaketaren finalera sailkatu zen.
  • 2017-5-7. Manuel Solak (Caja Rural) irabazi zuen txirrindularien XLVII. Urrakiko Igoera.
  • 2016-5-7. Walter Becerra eta Maider Fraile izan ziren azkarrenak XII. Izarraizko mendi lasterketan.
  • 2013-5-7. Hondakinen bilketa edukiontzi bidez, baina kontrolatuta egitea onartu zuten Udaleko alderdi guztiek aho batez, udalbatzarrean.
  • 2010-5-7. Olatz Izagirre azpeitiko bizilaguna atxilotu zuten, Ziburun.
  • 2004-5-7. Herrian zortzi milioi euro tokatu ziren ONCEren zozketa berezian.
  • 1997-5-7. Ikasberri Azpeitiko Ikastolako guraso eta ikasle taldeak ETB1en 'Euskaraokea' programa grabatzea eragotzi zuten, ikastolaren eta Udalaren arteko arazoak zirela-eta.
  • 1923-5-7. Ganaduen hiltegi zaharra eraikina erosi nahi zuen bakarra Nikolas Arrieta zen eta hari saltzea erabaki zuen herriak.
  • 1923-5-7. S.D. Union Azpeitiana taldearekin bilera batzuk egin zituela adierazi zuen Etxeberriak, eta urtean behin diru kontuen berri adierazi beharko zuela erabaki zuten.
  • 1902-5-7. Azoka plaza estaliaren kontratista Martin Altunak egindako eskaerari erantzunez eta obra zuzendari maisuarekin harremanetan jarri ondoren, ekainaren 30era arteko azken luzapena eman zioten guztia amaitzeko.
  • 1902-5-7. Zumaiatik Zumarragara jarri nahi zuten tranbian interesaturik zeuden herrietako ordezkariekin eginiko azken bileraren berri eman zuen alkateak. Sansineneak eginiko proiektu berria aztertu zuen, eta herri bakoitzaren gai nagusia herritarrek ordain zezaketena zela adierazi. Udalak herritar berezien iritziak jasotzea erabaki zuen, eta hilaren 14rako bilera deitu zuen, goizeko hamarretarako.
  • 1775-5-7. Herriko Enparantza Nagusian Manuel Bentura Alzolaras debarrak zuen dorretxea eskatzea erabaki zuten, korrejidoreari eskaintzeko.
  • 1775-5-7. Altunburu tokitik Urrestillako Makibar baserrira bitartean ibiltarientzat bide berria zabaltzea erabaki zuten.
  • 1775-5-7. Gramatika katedra erakusteko gelak non egin erabakitzean, nahikoa iritzi desberdin sortu zen, eta azkenean udaletxe zaharrean bertan gela batzuk egokitzea erabaki zuten. Baina herria inolako ondasunik gabe zenez, Kontseilu Nagusiari Loiolan ziren materialak eskatzea onartu zuten, eta horiek lortzeko erosotasuna izatean bakarrik prestatuko ziren gelak.
  • 1775-5-7. Manuel Arlegi eta haren iloba Gramatika katedran egiten ari ziren lan bikaina ikusita, soldata osoa ordaintzea erabaki zuten, nahiz eta ikastaroa berandu hasi.
  • 1745-5-7. Erregeak eginiko eskaera erantzunez Gipuzkoako Batzarrak itsasgizonak eskaintzen zituela kontuan izanik, herrian prestatutako zerrendan zirenei zozketako lekuko izan nahi bazuten hurrengo eguneko arratsaldeko ordubietan ager zitezela jakinaraztea erabaki zuten. Nikolas Arana udaltzainak zabalduko zuen mezua.
  • 1571-5-7. Herri barruan ziren herritar batzuek Martin Agirre eta Frantzisko Zuolari zentsu eskritura egiteko ahalmena eman zieten, herritik kanpo bizi zirenekin zituzten auziak ordaintzeko baliagarria izan zedin.
  • 1569-5-7. Berehala herriratzekoa zen korrejidorea, bere ohiko txanda betetzera, eta etxe partikular bat eskatu zuen bizitzeko. Herriari ezinezkoa egin zitzaion udaletxea eskaintzea, benetan gaizki baitzegoen. Horrela, Martin Perez Eizagirrerekin hitz egitea erabaki zuten, etxea eskatzeko.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan