Eguna: 4-4

  • 2021-4-4. Aberri Egunean, herritar ugari elkartu ziren plazan independentziaren aldeko argazki jendetsua ateratzeko, distantziak mantenduta, COVID-19aren protokoloak betez.
  • 1962-4-4. Zirilo Astigarraga 'Carnicerito de Azpeitia' toreatzailea hil zen.
  • 1955-4-4. Institutu Laborala eraikitzeko zegoen eta, Espainiako Ministerioaren albiste bat jasorik, aurrez herriak hartutako erabakia onartu zuten: Perdillegiko lurrak eskaintzea Institutu Laborala egiteko.
  • 1935-4-4. Alkateari ahalmena eman zioten Espainiako Justizia Ministeriora idatzi eta gainontzeko gestioak egin ondoren, herriko lurrak izendatzeko honoko zazpi baserri hauek: Mandiolatza-handi, Mandiolatza-txiki, Berrasoeta-goena, Berrasoeta-dorre, Berrasoeta etxeko azpia, Berrasoeta etxeko goikoa eta Berrasoeta-barrena.
  • 1932-4-4. Herriko suhiltzaileentzat Pablo Weberek Magirus etxeak eskaintzen zuen Liliput motobonba erostea erabaki zuten. 12.943,60 pezeta ordaindu zituzten.
  • 1932-4-4. Suhiltzaile mekaniko bat izendatzeko lehiaketa antolatzea erabaki zuten, urtean 365 pezeta eskainiz, eta 25 urtetik 50era bitartekoentzat izanik postua.
  • 1932-4-4. Parrokiko erretaula nagusian suteak eginiko kalteei aurre egiteko batzorde bat izendatu zuten, Kasiano Garaialde erretorea presidente zela eta honokoekin osatuz: Julian Elorza, Damaso Azkue, Modesto Goenaga, Ildefonso Gurrutxaga, Kruz Mari Etxeberria eta Gregorio Otamendi.
  • 1923-4-4. Santa Ana enparantzako Bikuña etxea lurreratzeko baldintzak onartu zituzten.
  • 1892-4-4. Frontoiaren inguruko lorategian lanean aritu ziren 24 peoi, bost mandazain eta lau harginen soldatzak ordaindu zituzten.
  • 1809-4-4. Alkatea eta Ibero errejidorea aukeratu zituzten herriko apaizekin harremanetan jartzeko eta jakiteko ea ongi iruditzen zitzaien Loiolako baratzan hilerria jartzea. Baldin eta ondo iruditzen bazitzaien, norbait bidali beharko zuten korrejidoreari lurralde hori eskatzera. Ez bazen onartzen apaizek eginiko proposamena, alkateak eta Ibero errejidoreak erabaki beharko zuten non egin hilerria, apaizekin adostasunera iritsita.
  • 1809-4-4. Inazio Bixente Errazti arkitektuari eskatu zioten hilerri berria egiteko planoak prestatzeko.
  • 1767-4-4. Jesuitak Loiolatik atera ziren.
  • 1677-4-4. Diputazioaren gutun bat jasotzean, muga inguruan jendetza handia mugitzen zela esanez eta herritarrak prest egon zitezela eskatuz, herriak erabaki zuen biztanle guztiei jakinaraztea 18 urtetik 60era bitarteko guztiek prest egon behar zutela arma erakusketa bat egiteko.
  • 1641-4-4. Martin Perez Goiazi idaztea erabaki zuten, Vera Cruz kofradiak bandera bat behar zuelako Ostegun Santuko prozesiorako. Sevillan (Espainia) ziren herritarrei, gehiegi kostatu gabeko bandera beltz bat (gurutze berdea erdian zuela) egitea eta ahalik eta azkarren bidaltzea eskatu zieten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan