Eguna: 4-19

  • 1986-4-19. Xebaxtian Lizaso bertsolariari omenaldia egin zioten. Urte berean Euskal Herriko Txapelketa Nagusia irabazi zuen.
  • 1979-4-19. Luxiano Lazkano alkate zela frankismoaren ondorego lehen udal demokratikoa osatu zen.
  • 1979-4-19. Aho batez onartu zuten: 1. EAEko l parlamentariek osatutako Autonomia Estatutuaren proiektua bultzatzea eta Espainiako Parlamentu eta Gobernuari eskatzea berehala tramitatzea eta indarrean jartzea. 2. Espainiako Estatuko instantzi guztiei akordio horren berri adieraztea.
  • 1905-4-19. Alkateak Aurrezki Kutxa Probintzialarekin 28.000 pezeta aurreratzeko eginiko kontratua onartu zuten.
  • 1886-4-19. Donostiako Epaitegi Kriminalaren eta Espainiako Auzitegi Goreneko presidentearen gutunak jaso ziren. Gutunetan epaitegiak eta kartzelak egitea eskatzen zen Azpeitiaren eta inguruko herrien lurretan. Horrelako eraikinek beharrezkoak zituzten gauza guztiak bete behar zituzten, bai osasun aldetik eta baita segurtasun aldetik ere.
  • 1869-4-19. Euskal Herriko beste Diputazioekin bat eginik, Gipuzkoakoak eginiko gutunaren berri eman zuten. Bertan, Kuban bakea lortzeko asmoz, bertaratu nahi zen tertzioa osatzeko boluntarioen zerrenda ageri zen. Gutuna ohiko tokian zintzilikatzea erabaki zuen herriak.
  • 1869-4-19. Donostiako Telegrafoetako inspektoreak adierazi zuen herrian geltoki bat jartzea onartuta zegoenez, bere langileetako bat herriak eskaintzen zuen lokala ikusi eta altzariak jasotzera bidaliko zuela. Guztia prest zegoela jakinarazi zuen alkateak.
  • 1858-4-19. Herriak, otsailaren 22an eta martxoaren 13an Juan Amezuari idatzitako gutunei erantzunez, parrokiko organoa amaitzeko San Inazio eguna bitarteko luzapena ematea eskatu zuen, eta baiezkoa eman zioten, baina ez gogo handiz.
  • 1814-4-19. Bere garaian eskatutako 24 gurdi eta mandazain herriak ez zituelako prestatu, herria militarrez bete zuten erantzun ezinezko zorrak sortuz. 120 soldadutik gora joan ziren bertara, herritar bakoitzari 100 erreal eta 96 oinetako pare eskatu zieten ordaintzat, politiko nagusiaren baimenarekin. Hainbeste sakrifikatu zen herriak ez zuen horrelako zigorrik merezi. Beraz, idatzi gogor baten bidez, hari adieraztea erabaki zuten ez ziola behintzat gehiegi laguntzen herriari burua altxatzen eta Udala osatzen zuten guztiek bat-batean euren postuak utziko zituztela; hau da, une horretatik aurrera herria agintaririk gabe gelditzen zela.
  • 1779-4-19. Iruñeko apezpikuko gobernadoreak Urrestillako San Martin ermita botatzeari buruz idatzitako gutunaren berri eman zuten.
  • 1682-4-19. Parrokiko erretaula nagusiari buruz hitz egin zuten baina, horrekin hasi aurretik, elizak zeukan diru kopurua ikustea erabaki zuten.
  • 1682-4-19. Herriak zeukan dirutza guztia zorrak ordaintzeko erabiltzea erabaki zuten.
  • 1596-4-19. Utzitako haur bat aurkitu zuten herriko plazan.
  • 1541-4-19. Aho batez, Jesusen Lagundiko lehen jeneral izendatu zuten Loiolako Inazio.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan