Eguna: 12-24

  • 2009-12-24. Sanagustin ondoko haurren parke estalia zabaldu zuten.
  • 2006-12-24. Lehen aldiz herriko ikastetxeek batera eman zioten ongi-etorria Olentzerori.
  • 1866-12-24. Alkateak bi idatzi aurkeztu zituen. Haietako bat Parisen sinatutakoa zen; suhiltzaileen ur bonbak egiten zituen lantegi bateko zuzendariak idatzitakoa. Bestea, berriz, gai berari buruz Gasteizen sinatua; bata eta besteari kontsulta eginik eta ondoren alkateak berak idatzia. Ikusi zen Gasteizko zuzendariak eskaintzen zuen bonba Pariskoak eskaintzen zuena baino hobea zela, eta adierazi zuten bere prezioa sei mila errealekoa zela lantegian, erdia ordainduz erosteko orduan eta beste erdia urtearen buruan. Udalaren kontura izango zen herrira ekartzea, baina aginduz tekniko bat bidaliko zutela denboraldi baterako, bonba erabiltzen erakusteko, bidaiak eta ostatua ordainduz erosleak. Udalak, gaia eztabaidatu ondoren, ur bonba hori bat-batean eta sei mila erreal ordainduz erostea erabaki zuen, baina bera herrira ekartzea eta teknikoak sor zitzakeen gastuak lantegiaren kontura izango ziren.
  • 1596-12-24. Azkoititik albistea iritsi zen, Santander eta Laredon (Espainia) izurritea zela, itsasontzi baten pertsona kutsatuak iritsi zirela-eta. Herrian guardiak egitea erabaki zuten, eta txandak izendatu zituzten biztanleen zerrenda jarraituz.
  • 1530-12-24. Juan Akemendi eskribauaren aurrean, Eskribauen Kofradia sortu zuten herrian.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan